Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Kalegorrian musika zikloa bihar hasiko da Urretxuko gaztetxean

Urretxu
2017/06/02
Otamotz
Kalegorrian musika zikloaren bosgarren edizioa bihar hasiko da. Aurten hiru jaialdi egongo dira, datozen hiru asteburuetan. Lehenengoa gaztetxean izango da eta beste biak Santa Barbaran. Hilaren 18koa egun osokoa izango da. Zikloa bihar hasiko da, gaztetxean. 20:00etan Ibon RG sestaoarrak joko du, 21:00etan luncha egongo da, 22:30ean Zarauzko Sofa taldearen txanda izango da eta gauerdian Valentziako Cuello taldeak joko du. Ondoren, gaztetxean bildutakoek Beirut, Entrepeneur eta Pop3ros DJekin dantza egiteko aukera izango dute. Datorren asteko larunbatean lau kontzertu egongo dira. Oso Fan taldeak 18:00etan joko du, Belarmiñak-ek 19:30ean, Txost! taldeak 22:00etan eta Drumkopters-ek 23:00etan. Azken jaialdia hilaren 18an izango da. Beñat Axiari (12:00), Maddi Oihenart (13:00), Wankatanka Trio (17:30) eta Neighbor&Mursegok (19:00) joko dute. Azken bi jaialdiak Santa Barbaran izango dira. Ziklo hau izen bereko taldeak antolatzen du. Gorka Erostarbe antolatzaileak beraien helburua kalean doaneko kontzertuak eskaintzea dela esan du. Horretarako, hasieratik, Santa Barbara aukeratu zuten. Bere esanetan, oso garrantzitsua da kontzertuak aire librean izatea, «musika gehiago bizitzeko eta jendearen arteko harremana bultzatzeko». Euskarari ere garrantzia handia ematen diote. «Inguruko musika taldeak ekartzen saiatzen gara, euskaldunak, baina kanpokoak ere ekartzen ditugu. Kataluniako, Alemaniako, Espainiako… taldeak izan ditugu gure artean lau urte hauetan». Bosgarren edizio honi dagokionez, lagun zaharren bisita azpimarratu du. Izan ere, Joseba Irazoki, Beñat Axiari eta Mursego bigarrengoz etorriko dira. Lehen kontzertua larunbat honetan izango da. IbonRG-k hamaika egitasmotan parte hartzen du. Urretxura bakarrik etorriko da, bere teklatuarekin, eta bere lan berria aurkeztuko du. Sofak rock instrumentala jotzen du nagusiki. Cuello taldekoei dagokienez, gaztetxekoen lagun zaharrak dira. Pop-rocka jotzen dute eta beraien azken diskoak harrera ona izan du Espainiako komunikabideetan. Kontzertu guztiak doan izango dira, baina laguntza bonoak salgai jarriko dituzte, 5 euroan. Bonoak erosten dituztenek bazkari eta afarien zozketan parte hartuko dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT