Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Juanma Hurtado: «Egunen batean Michelin izar bat lortzeak ez nau batere kezkatzen»

Urretxu eta Zumarraga
2017/11/22
Otamotz
Zumarragako Kabia jatetxeak Repsol gidaren bigarren eguzkia lortu du. Juanma Hurtado (Urretxu, 1967) sukaldaria bertako sukalde burua eta nagusia da. Nolatan sukaldari? Amonari asko gustatzen zitzaion janaria prestatzea eta ama ere sukaldari bikaina da. Bost anaia-arreba gara eta gurasoak kanpora joaten zirenean gu arduratzen ginen. Guztioi gustatzen zaigu sukaldaritza. Nire anaia gazteenak, Javik, nirekin lan egin zuen. Non lan egin zenuen Kabia jatetxea hartu aurretik? Pedro Subijanaren Akelarre jatetxean eta Bilboko Ercillan eta Club Nauticon lan egin nuen. 30 urte nituenean, emazteak eta biok Kabia jatetxea hartu genuen. Norbere jatetxea edukitzea sukaldari guztien ametsa al da? Gehienon ametsa hori da, nahiz eta sukalde buru izanda ere norabidea zuk ezarri dezakezun. Nagusia jaun eta jabe da, baina kudeaketaz ere bera arduratu behar da. Herrian lan egitea erabaki zenuen. Onerako eta txarrerako. Jende askok zoriondu nau bigarren eguzkia lortu dugulako. Eskertzekoa da. Herritarrengatik eta eskualdeko gainontzeko bizilagunengatik izango ez balitz, ez ginateke hemen egongo. Eta nirekin lan egiten dutenengatik ez balitz, ere ez. Lan taldea bost lagunek osatzen dugu. Zein da zuen lan ildoa? Jatetxe txiki bat nahi genuen, kontrolatzeko modukoa. Izan ere, ostalaritza mundua, lan taldea mantentzea… ez da erraza. Hasieran taberna genuen eta kendu egin genuen, are gehiago lotzen baitzaitu. Krisia heldu zenean faltan sumatu nuen, baina oso lotua da. Gauez, ostiraletan eta larunbatetan bakarrik irekitzen dugu. Nongoak dira zuen bezeroak? Gehienak eskualdekoak eta inguruko eskualdeetakoak dira. Gida eskuan jatetxez jatetxe joaten den jendea ere etortzen da. Gidak oso baliagarriak dira horretarako. Kartaz gain, astegunetan menu berezi bat ematen dugu eta gure eskaintza nagusia dastatze menua da. Bezeroentzat eta guretzat onena da. Arzakek, Subijanak… ere hori egiten dute. Beraien bezeroen %90ak dastatze menua eskatzen du. Txuleta bat nahi duena, beste toki batera joaten da. Beti bertako produktuekin lan egin duzu. Hala da. Bigarren eguzkia eman zidatela esateko deitu zidatenean, baratzean nengoen. Herriko jendeak landatzen ez dituen barazki eta belarrak landatzen ditut. Goierri garaiko Andoni Luis Aduriz zara. Ez, ez… Jatetxe askotan dute baratzea. Baserri auzoetan daudenetan, adibidez. Eta herrietan baserritarrak jatetxetara etortzen dira beraien produktuak eskaintzera. Hipster batzuek kilometro zero kontzeptua asmatu dute, baina aspalditik egiten da hori. Kamerak ez zaizkizu sukaldea bezainbeste gustatzen. Ez naiz mediatikoa, eta hori nire txarrerako da. Sukaldariak modan zaudete. Lehen lodiak, zikinak, bizardunak… irudikatzen gintuzten. Egun, modeloak garela dirudi. Ez gara ez bata eta ez bestea. Dena den, lanbide zaila eta ez gintuzten merezi genuen bezala baloratzen. Egunen batean Michelin izar bat lortuko duzula uste al duzu? Ez nau kezkatzen. Emango balidate, poztu egingo nintzateke, noski. Repsol gidak bigarren eguzkia eman didanean ere asko poztu naiz. Baina ez dut horretarako lan egiten. Bezeroen eta gure gozamenerako lan egiten dut. Norbaitek gaizki bazkaldu duela esaten digunean, sekulako atsekabea hartzen dugu. Gure pozik handiena bezeroak gustura ateratzea da. Zumarragako beste jatetxe batek ere, Etxeberrik, Repsol gidaren bi eguzki ditu. Urretxu eta Zumarragan halako bi jatetxe egotea oso ona da. Harreman ona dugu eta zoriontzeko deitu zidaten. Etxeberrik jende asko erakartzen du eta hori guztiontzat da ona. Urretxuk eta Zumarragak sukaldari bikainak eman dituzte: zu zeu, Etxeberriko Bixen Egiguren, Madrilen arrakasta handia duen Iñigo Perez, Sotograndeko golf zelaiko jatetxea daraman Mikel Landa… Harrobi bikaina dugula dirudi. Ez dugu Realean jokatzea lortu, baina sukaldaritza munduan nahiko ondo gabiltza.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT