Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Goierriko odola duten Bizkaiko bi harribitxi

Urretxu,Zumarraga
2017/12/21
Otamotz
Markinako (Bizkaia)?bi gaztek zeresan handia eman dute bi lehiaketa garrantzitsutan: Nerea Ibartzabal Bertsolari Txapelketa Nagusiko errebelazioa izan da eta Andoni Aretxabaleta primeran jokatzen ari da eskuz binakako txapelketan. Bizkaiko bi harribitxi dira, baina Urretxu-Zumarragako jatorri izendapena ere badute. Izan ere, beraien amak hemengoak dira. Kastako bi familiatakoak, gainera. Nerearen ama Fina Salegi da, Isabel tabernakoa. Andoniren ama, berriz, Maria Isabel Aramendi, eitzatar peto-petoa. Goierriko Hitzak lauak elkartu ditu, Markinako frontoi txikian. Fina Salegik 58 urte ditu. 14 urte zituenean bere familia Elgoibarko San Migel auzotik Urretxura etorri zen. Isabel taberna hartu zuten. 20 urterekin Donostiara joan zen eta zine munduan lan egin du, ekoizpen lanetan. Nerea jaio zenean, Markinara joan zen bizitzera. «Dortokak egiten duen bezala egin nuen, jaiotetxera itzuli arrautza jartzera». Izan ere, Markina San Migeletik oso gertu dago. Aramendik 54 urte ditu. Eroskin lan egiten du aspalditik. Markinara ezkondu zen eta 27 urte daramatza bertan bizitzen. «Finak bere arbasoen lekura etorri zela esan du. Nik ere hori egin nuen: nire birramona Markinakoa zen». Amen iritzia Andoni_Aretxabaleta_eta_Ne(1)Bi amek Urretxu-Zumarragan bizi ziren garaitik ezagutzen dute elkar. Hori bai, garai hartan bistaz bakarrik ezagutzen ziren. «Kasualitatez, bere gurasoek taberna zuten eta nireek ere bai. Guk Eitzako Bordatxo taberna genuen. Fina Jon Gartziandia eitzatarraren laguna zelako ezagutzen nuen. Izan ere, lau urteko aldea dugu eta gaztetan alde handia da», aipatu du Maria Isabelek. «Ni oso parrandazalea nintzen, gainera, eta zu formala», gehitu du Finak. «Tabernan lotuta nengoen», argitu du Aramendik. Bi amak asko pozten dira bi gazteen arrakastaz. «Nerea ikastolara eramaten nuen garaitik ezagutzen ditut Andoni eta bere arreba bikia. Ikaragarrizko poza ematen dit goi mailan ikusteak. Gainera, pilota asko gustatzen zait. Futbola baino gehiago. Nerearekin ere oso gustura nago, noski. Ez naiz saio askotara joaten, hunkitu egiten bainaiz. Bertsolaritza asko gustatzen zait eta bertsolari guztiekin hunkitzen naiz, baina alabarekin gehiegizkoa da: barregarri gelditzen naiz. Internetez ikusten ditut alabaren saioak. Hala, lasai negar egin dezaket», azaldu du Salegik. Txapelketa Nagusiko finala ere etxean ikusi zuen. «Finala ez dut inoiz galtzen. Etxeko atea eta leihoak itxi, telefonoa itzali eta txapelketa osoa ikusten dut. Bertsolaritzaren jarraitzaile zoro bat naiz. Isabel tabernan gabiriarrekin bertsotan egiten nuen, ixten genuenean. Lazkao Txikik han bazkaltzen zuen egunero. Jangela barre batean jartzen zuen. Txisteak kontatzen zituen, gazteleraz». Argi dago norengandik datorkion zaletasuna Nereari.
«Nerea oso neska azkarra izan da beti eta biok gogoko ditugu bertsoak eta pilota» Andoni Aretxabaleta (Pilotaria)  «Andoni jolastokian barrez, anekdotak kontatzen… ibiltzen zen beti» Nerea Ibartzabal (Bertsolaria)
  Maria Isabel ere oso harro dago bi gazteez. «Markinan oso harro gaude halako bi gazte edukitzeaz. Nereak txapelketan egin duen lana harro egoteko modukoa da. Gainera, bere ama nire herrikoa izanda…». Dena den, ez da bertso saioetara joaten. «Andoniri asko gustatzen zaio bertsolaritza eta telebistaren urrutiko agintea berak edukitzen duenez, telebistan bertso saioak ikusten ditugu. Oso gustura ikusten ditut». Pilotalekura, ordea, ahal den guztietan joaten da. «Aita ni baino gehiago joaten da, nik larunbatetan ere lana egiten baitut. Oso urduri jartzen naiz, baina ahal dudan guztietan joaten naiz». Nerea kazetaria da eta berak ere galderak egin ditu, noski. Frontoian non jartzen den galdetu dio Maria Isabeli. «Normalean, ezkutuan. Andonik, nahi badut joateko, baina isilik egoteko esaten dit. Ez zaio gustatzen etxekook buila egitea. Ez du barregarri gelditu nahi. Ez zaio gustatzen gurasoek seme-alabei animatzea, umetatik». Gazteak Andonik eta Nereak ere aspalditik ezagutzen dute elkar. Umetatik. Izan ere, bi urteko aldea bakarrik dute. Nereak hitz onak besterik ez ditu Andonirentzat. «Ez dut gauza txarrak esateko beste ezagutzen. Oso alaia da, umetatik. Jolastokian beti bromak egiten, barrez, anekdotak kontatzen… ibiltzen zen. Egun ere halakoa da. Pertsonaia oso jatorra da. Maitagarria. Herrian asko poztu dira txapelketan partida bikainak jokatu dituelako», azaldu du Ibartzabalek.
«Andoniri ez zaio gustatzen frontoian gurasoek seme-alabei animatzea» AMaria Isabel Aramendi (Andoniren ama)  «Bertsolari guztiekin hunkitzen naiz, baina alabarekin gehiegizkoa da» Fina Salegi (Nerearen ama)
Andonik ere Nerea begi onez ikusten du. «Oso neska azkarra izan da beti. Dantza taldean, ikastolan, bertso-poteoetan, kalean… toki askotan elkartu naiz berarekin. Antzeko gustuak ditugu, gainera. Biok gara bertsozaleak eta pilotazaleak. Markinan bertsozaletasun handia dago. Zumaiako eta Mauleko saioetara markinar asko joan ziren. Hiru orduko bidaia dago Markinatik Maulera!». Nerea oso gustura ibili da txapelketa nagusian. «Presiorik gabe» aritu dela dio. Hernanin bizi da eta bertso eskolak ematen ditu Goierriko eta Tolosaldeko ikastetxeetan. Txapelketako errebelazioa izan da eta badaki hemendik aurrera gehiago eskatuko diotela. «Datorren urtean Bizkaiko txapelketa dugu eta badakit jendeak asko esperoko duela. Dena ematera joango naiz, baina auskalo nola egongo naizen. Azkeneko bi txapelketetan ondo egin badut, presiorik gabe joan naizelako izan dela uste dut». Andonik ere hankak lurrean eduki nahi ditu. «Orain komunikabideek zeruan jarri naute, baina hilabeteak daramatzat lan ona egiten. Txapelketa garaian dena puztu egiten da». Bi amak sarri samar etortzen dira Urretxura eta Zumarragara, noski. Andonik amonaren etxean bazkaltzen du Tolosan entrenamendua duenean. Eitzako ermitako paretan eman zituen lehen pilotakadak. Nereak, berriz, Urretxuko Euskal Jaietan atera zela gogoratzen du. Aitaitarekin eta bere idiekin, noski. «Seguran eta Lazkaon eskolak ematen ditudanez, batzuetan izeba bisitatzera joaten naiz». Gabonetan lauak Urretxu-Zumarragara etorriko dira. Urtero senitartekoekin poteatzen dute eta aurten lauek elkarrekin trago bat hartzeko zita egin dute. Batzuetan gure lanak zerbaiterako balio du!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
3

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
5

Santa Barbarako eserleku erraldoiak haurren kalitate kontrola pasa du

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
6

Urolako jokalariek datorren denboraldiko ekipazioa aurkeztu dute

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT