Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxu-Zumarragako Arzak eta Subijana

Urretxu eta Zumarraga
2018/01/10
Otamotz
Zumarraga ez da Donostia, baina hemen ere jatetxe bikainak daude. Guztien buru, Etxeberri eta Kabia. Bakoitzak Repsol gidako bi eguzki ditu. Arrakastaren arduradun nagusiak sukaldariburuak dira: Bixen Egiguren zumarragarra eta Juanma Hurtado urretxuarra. Egigurenek Arzakekin ikasi zuen eta Hurtadok Subijanarekin. Biek ondo ezagutzen dute elkar, noski. «Juanmaren anaia-arrebak aspalditik ezagutzen ditut. Juanma, ordea, beranduago ezagutu nuen. Izan ere, Bilbo inguruan lan egin zuen. Herrira itzuli zenean ezagutu nuen, duela 20 urte. Noizean behin bere jatetxera joaten gara. Inguruko jatetxe onenetako batera joatea baino plan hoberik ba al dago, ba? Zumarragako Udalak antolatzen dituen pintxo lehiaketetan ere elkartzen gara. Izan ere, biok epaile lanak egiten ditugu», azaldu du Egigurenek. Miresmena Batak bestearen lana txalotu du. «Kabian oso ondo jaten da. Bertara joaten garenean, Juanmaren esku uzten dugu dena. Dastatzeko menua eskatzen dugu eta beti oso gustura itzultzen gara etxera. Oso azkarra da. Beti ohiko bezeroak txunditzen saiatzen da. Eta erabiltzen duen jeneroari zukua ateratzen dio», aipatu du Egigurenek. Hurtadok norentzat lan egiten duen jakitea garrantzitsua dela dio. «Beste sukaldari bat etortzen bada, badakizu gauza berriak probatzeko irrika duela. Gainontzeko sukaldarientzat askatasun handiagoz lan egiten dut. Gainera, gure jatetxea txikia da eta horrek askatasuna eta mugikortasuna ematen ditu». Egigurenek arrazoia eman dio. «Nahiz eta zerbitzatu dizun hori zure gustukoa ez izan, probatu egiten duzu. Izan ere, nola egin duen jakin nahi duzu». Bezero bezala ere asko ikasten dela gehitu du urretxuarrak. «Ikasteko modu onena sukaldean lan egitea da, baina jaten ere asko ikasten da. Konbinazio berriak ikasten dira, adibidez». Hurtadok Etxeberri jatetxekoek egiten duten lana miresten du. «Askotan joan naiz Etxeberrira, baita umeekin ere. Primerako jatetxea da. Zenbat urte ditu? 100? 100 urte horietatik 50 punta-puntan eman ditu. Euskal Herri mailan punta-puntako jatetxea da. Primerako produktuekin lan egiten dute». Produktuaren garrantzia Egigurenek produktuari garrantzia handia ematen diotela berretsi du. «Hiru Michelin izar dituzten jatetxeetan teknika gehiago erabil ditzakete, baina produktuak ez dira gureak baino hobeak. Hori da gure jatetxearen zutabe nagusietako bat. Kabiaren ezaugarrietako bat ere hori da. Inguru honetan, lehengai kaxkarrekin, jai duzu». Hurtadori Etxeberrikoek banketeak emateko duten gaitasuna miresgarria iruditzen zaio. Ondo daki zertaz ari den, berak ere oturuntza handiak prestatzen dituzten jatetxeetan lan egin baitzuen. «300 laguni jaten ematea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. 300 plater ondo prestatzeak meritu handia du. Gainera, beste jatetxe batzuek zuek baino baliabide gehiago dituzte. Hori bai, karta eskatu duten hamar lagunek gauza bera eskatu duten askok baino lan handiagoa eman dezakete. Hori dela eta, bezeroek nire gomendapena jarraitzea gustatzen zait. Denontzat hobea da». Egigurenek ere lagun askori jaten ematea ez dela lan erraza dio. «Egun, aldez aurretik sukaldatu eta ondoren berotzeko metodoak daude. Guk arraina eta haragia momentuan egiten ditugu. Ez da batere erraza, baina luzaroan filosofia horrekin jarraitzeko asmoa dugu». Zumarragarrek eta urretxuarrek ere Etxeberrin eta Kabian orain arte bezain ondo lan egiten jarraitzea espero dute. Izan ere, bi jatetxe horiei esker herria gida garrantzitsuenetan ageri da. Repsol gida ez da Michelin bezain ospetsua, baina bertan egotea ere ez da batere erraza. Estatu espainiar osoan 761 eguzki banatu dituzte. 60.000 biztanleko eguzki bat dago eta Zumarragak 10.000 biztanle baino gutxiagorekin lau eguzki ditu. Dagokiona baino 24 gehiago. 2.500 biztanleko eguzki bat. Donostian 20 daude: 10.000 biztanleko bat. Eta Goierrin Zumarragako bi jatetxe horiek bakarrik dituzte Repsol gidako eguzkiak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT