Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Iparragirreren ondorengoak

Urretxu eta Zumarraga
2018/03/08
Otamotz
Joxe Mari Iparragirre Urretxuko eta Zumarragak eman duten artista handienetako bat da. Bi udalek urtero bere izena daramaten sariak banatzen dituzte. Aurten, bi herritar daude sarituen artean: Mikel Fernandezek euskarazko narratiba saria irabazi du Jangoikoa ez da nahikoa lanarekin eta Miriam Lukik euskarazko poesia saria Erreka lanarekin. Iparragirre beraietaz harro egongo litzateke. Batez ere, euskaraz idazten dutelako. Bietan beteranoena Luki da. 1973an jaio zen eta GOIERRIKO HITZAn lan egiten du. Betidanik du gustuko irakurtzea eta idaztea. «Irakurzaletasunetik dator nire idazteko zaletasuna. Beharbada, irakurtze soilarekin nahikoa nuke, baina ikusitakoak, sentitutakoak edota detaile txiki horretan erreparatzeak ere bultzatu izan nau idazketara. Guk, dena dela, ofizioa ere badugu. Kazetariak gara eta egunero idazten dugu». Ez du bere lanak lehiaketetara aurkezteko ohitura, ordea. «Nire lana poesia lehiaketa batera aurkezten dudan lehenengo aldia da. Zergatik aurkeztu nuen? Bada, zergatik ez? galdetu niolako nire buruari». Iparragirre saria irabazi duen lanaren ardatza bizitzaren aro ezberdinak dira. «Poema sorta gizakion aro ezberdinetan banatuta dago. Jaiotza, haurtzaroa, gaztaroa eta helduaroa, zahartzaroa eta heriotza. Gaztaroa da luzeena, zeren gure garaian gehien luzatzen den etapa dela uste baitut. Errekaren irudiak laguntzen ditu etapa guztiak. Poema bilduman beldurrari buruzko gogoeta ere egiten da. Gizakiaren aroak, erreka beti aldatzen ari dena- eta beldurrak; horiek osagai nagusiak».
«Irakurtzeak unibertsoa zabaltzen dizu: liburuak irekita dauden leihoak dira» Miriam Luki (Euskarazko poesia lan onena) «Idaztea espresatzeko modu bat da: ahoz esateko gai ez naizena idatziz esan dezaket» Mikel Fernandez (Euskarazko narratiba lan onena)
Irakurtzea, plazera Irakurtzea eta idaztea beretzat plazerak direla dio. «Irakurtzea plazera da. Azken aldian, barre ere egin dut ipuin batekin edo besterekin eta hori itzela da. Irakurtzeak isiltasuna eta nor bere baitara biltzea eskatzen du, hori ere estimatzen diot. Unibertsoa zabaltzen dizu irakurtzeak, liburuak irekita dauden leihoak dira. Idazten gozatzea zailagoa egiten zait… Hala ere, istant labur batez lortuz gero, hori ere itzela da». Mikel Fernandez Miriam_Luki_eta_Mikel_Fern-1Fernandez ere urretxuarra da. 1986an jaio zen eta Urretxu-Zumarraga ikastolan lan egiten du. Euskara eta Gaztelera eskolak ematen ditu. Arte Ederrak ikasten hasi zen, baina azkenean Euskal Filologia egin zuen. Luki ez bezala, bera duela gutxi hasi zen idazten. «Niri marraztea gustatzen zitzaidan. Euskal Filologia ikasten hasi nintzenean ekin nion irakurtzeari. Idazten, berriz, duela urte gutxi hasi nintzen. Iaz ere lan bat aurkeztu nuen. Oraingo honetan denboraz larriago ibili naiz eta ez nuen espero saria irabaztea. Iazkoarekin gusturago gelditu nintzen, baina sariaren berri izan ondoren aurtengoa berriro irakurri dut eta ez dagoela gaizki iruditu zait. Udan idazten dut batez ere, eta lehiaketa gutxitara aurkeztu naiz. Niretzat idazten dut, batez ere». Euskal idazleen artean, Anjel Lertxundi eta Bernardo Atxaga dira bere kuttunak. Kanpokoen artean, Paul Auster. «Austerren pertsonaiak eta estiloa asko gustatzen zaizkit eta, nire ustez, bere bidetik jotzen dut batez ere. Saria irabazi duen ipuinerako ideia Patrick Suskind idazlearen La paloma liburutik hartu nuen. Protagonista gizon bakarti eta errutina zale bat da. Dena kontrolpean du, baina espero ez duen zerbait gertatutako zaio eta ez du jakingo horri aurre egiten. Bere beldurrak agerian gelditzen dira. Pertsonaia bakarti eta arraroak gustatzen zaizkit. Eguneroko edozein detailetik istorio bat atera dezaket». Oso pozik dago Iparragirre saria irabazi duelako, baina euskarazko lan gutxi aurkeztu izanak pena pixka bat ematen dio. Bere gurasoek ez dakite euskaraz, baina egun euskaraz bizi da. «Berandu hasi nintzen euskaraz bizitzen: Batxilergotik aurrera. Lehen Hezkuntzan eta DBHn ez genuen euskal literatura eman. Ez nituen klasikoak ezagutzen. Karreran asko ikasi nuen eta orduan hasi nintzen gozatzen». DBH1 eta DBH2ko ikasleei eskolak ematen dizkie eta horiek gehiago irakurtzea gustatutako litzaioke. Irakasleak horretan saiatzen dira, baina ez da erraza. «Geroz eta gutxiago irakurtzen da eta idatzi, batere ez. Arazo bat da. Literatura ez dator curriculumean, oso ikasle gutxik dute irakurtzeko ohitura… Penagarria da eta zerbait egin behar da. Dena den, DBHko lehen mailetan dena beltz ikusten dugu eta Batxilergoan ikasleak heldu egiten dira. Hori belaunaldiz-belaunaldi errepikatu egiten da». Mundu guztiari irakurtzea eta idaztea gomendatzen dio. «Idaztea espresatzeko modu bat da. Ahoz esateko gai ez naizena, idatziz esan dezaket». Miriam Lukik eta Mikel Fernandezek bihar jasoko dituzte sariak. Ekitaldia 19:00etan izango da, Urretxuko udaletxeko areto nagusian. Hauek dira gainontzeko sarituak: bertsopaperetan Ekaitz Goikoetxea beasaindarra eta Karmele Mitxelena oiartzuarra, erdarazko narratiban Silvia d’Aquila irundarra eta erdarazko poesian Simon Delgado madrildarra. Saritutako lanekin liburu bat argitaratu dute eta ekitaldian Patxi Andion kantariak abestuko du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT