Haritz Chico txirrindulari urretxuarrak Espainiako ziklo-kros txapelketan parte hartuko du, igande honetan Pontevedran. Chico gazte mailako proban arituko da. Euskadiko federazioak gazte mailako sei txirrindulari eramango ditu eta horietako bat Chico izango da. Urretxuarrak bigarren egin zuen Gipuzkoako txapelketan eta Espainiako Kopan lehen hamabosten artean sailkatu da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide