Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Mugitegi industrialdeko B bideko ezponda konpontzen ari dira

Urretxu eta Zumarraga
2019/01/10
Otamotz
Asteartean Urretxuko Mugitegi industrialdeko B bideko ezponda egonkortzeko lanak hasi zituen Urretxuko Udalak. Obrak hiru aste inguru iraungo du eta egun horietan Mugitegiko langileak eta bisitariak Etxe-Azpi jatetxe ondoko bidegurutzetik sartu beharko dira B bidera. Ezponda oso egoera txarrean zegoen, harkaitzaren meteorizazioaren ondorioz. Buloien burua eusteko azaleratik erabat askatuta zegoen eta, beraz, ezin zuen bere eginkizuna bete. Hori dela eta, harriak erortzen ziren. Ezpondaren behealdean harriak pilatzen ziren eta hormigoizko blokeak jarri behar izan zituzten harriak errepidera irten ez zitezen. Udal langileek noizean behin Mugitegira joan beharra zuten pilatutako harriak kentzera. Mantentze kostua handia zen. Trafikoan eragina Obra erabat beharrezkoa zen eta, beti gertatu ohi den bezala, trafikoan eragina izango du. Udalak B bideko sarrera itxi egin du. Izan ere, ezponda bide horren sarreran dago. Hala, B bideko enpresetan lan egiten dutenak eta bisitariak Etxe-Azpi jatetxe ondoko bidegurutzetik sartu behar dira B bidera. Kontrako norabidean, hain zuzen ere. Hala, Mugitegiko kale honek bi norabide izango ditu obrak irauten duen bitartean. Erabiltzaileak Etxe-Azpi ondoko bidegurutzetik sartuko dira eta kalearen beste aldean dauden enpresetaraino joan daitezke. Ezpon- daraino, hain zuzen ere. B bidetik irteteko, buelta eman eta ohiko norabidea erabili behar dute. Urretxuko udaltzaingoak aldaketa horiek guztiak behar bezala seinaleztatu ditu. Obrak oinezkoei ere eragiten die. Hauek ere ezin dira ezponda ondotik pasa B kalera sartzeko, udalak beraien segurtasuna bermatu nahi du. A bideko oinezkoen ibilbidea edo Ipeñarrieta kalekoa erabili behar dute B bidera heltzeko. Hauek ere Etxe-Azpi ondoko bidegurutzetik sartu behar dira. Lanak egiten diren bitartean ezingo da ibilgailurik utzi B bidearen alde bietan. Mugitegi industrialdeko kale horretan hiru aparkaleku daude eta auto gidariek horiek erabili behar dituzte. Obrak hiru asteko iraupena izango duela aurreikusten da, betiere eguraldiak laguntzen badu. Obraren aurrekontua 48.500 eurokoa da. Urretxuko Udalak Eusko Jaurlaritzaren SPRI sozietate publikoaren diru-laguntza lortu du. Lanek izango duten eragina jakinik, udalak barkamena eskatu nahi die erabiltzaileei.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT