Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Zumarragako Udalak Bidezar eta Txurruka igogailu bidez lotuko ditu

Urretxu eta Zumarraga
2019/01/11
Otamotz
Zumarragako Udalak 12,2 milioiko aurrekontua onartu du, PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk aurka bozkatu zuen eta EAJ eta Irabazi abstenitu egin ziren. 550.000 euro inbertsioetarako izango dira. Inbertsio nagusietako bat Txurruka kalean egingo da. Udalak igogailua jarriko du, Bidezarretik Txurrukara igotzeko. Aurrekontua 100.000 eurokoa da eta Eusko Jaurlaritzak %50eko diru laguntza eman du. Bestalde, udalak azokako arkuak metakrilatozko ateekin estaliko ditu. Egitasmo honen helburua azokara etortzen diren baserritarren lan baldintzak ho- betzea da. Argia sartuko da, baina haizea ez. Gainera, berogailuak jarri ahal izango dira. Obra honi esker, orain arte baino ekitaldi gehiago antolatu ahal izango dira bertan. Alboko argazkian ikus daitekeen moduan, dagoeneko probak egiten ari dira. Aurrekontua 140.000 eurokoa da eta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza sailak eta Goimenek diru laguntza emango dute. Bestalde, trintxerako eta Iparragirre hiribideko obra bukatuko da. Iparragirre hiribidetik (parrokia ondotik) trintxerara bost metro zabaleko arrapala egingo dute. Gainera, Elizkaleko zebrabidetik Leku-Ona zapata dendaren atzealdera doan espaloia berrituko dute. Lehen fasea otsailean hasiko da. Lehenago, bi aste barru, Argixao industrialdeko sarrera eta Kaminpe lotuko dituen bidegorria egiten hasiko dira. Aurrekontua 204.000 eurokoa da. p006_f02-314597Egitasmo honen helburua Euskal Herria hiribidea (GI-632 errepidea zena) bulebar modukoa bilakatzea da. Bigarren fasean Eitzatik ospitaleko errotondara doan zatian bidegorria egingo dute eta hirugarrenean, ospitaleko errotondatik industrialdeko bidegurutzera doan zatian. Obra amaitzen denean, kamioiak ezingo dira Eitzatik industrialdera joan. Kaminpetik bakarrik joan ahal izango dira. Inguru hartan bertan, industrialdeko espaloiak, errepidea eta argiteria berrituko dituzte eta seinaleztatzea hobetuko dute. Lanak hastear dira. Aurrekontua 237.000 eurokoa da. Udalak 140.000 euro jarriko ditu eta SPRIk 97.000. Handik gertu, eguneko zentroaren kanpoaldean, mahaiak, aulkiak eta zuhaitzak jarriko dituzte. Helburua gerontologikoan dauden adinekoen senitartekoek eguraldi ona egiten duenean beraiekin egoteko toki bat gehiago edukitzea da. Parkeak eta baratzeak Bestalde, urteroko moduan, parkeetan hobekuntzak egingo dira. Zelai Ariztin, adibidez, haurrentzako jolasak berrituko dituzte. Mikel Serrano Zumarragako alkateak 2019ko udal aurrekontuetatik kanpo dauden bi egitasmo garrantzitsu ere azpimarratu ditu. Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zumarragako Udala baratzeak eta txakurrentzako parkea egiten ari dira Urtubi auzoko 17.000 metro koadroko lursail batean, Faustino Orbegozo geriatriko zaharraren on- doan. Aurrekontua 228.000 eurokoa da eta udarako prest egongo da. Baratzeetan izena emateko epea aurki irekiko dute. Alkateak egitasmo honen garrantzia azpimarratu du. «Erdigunetik oso gertu, parke handi bat edukiko dugu. Gainera, alderdi politiko guztiek baratzeak egiteko asmoa azaldu zuten azken hauteskundeetako programetan». Bestetik, Eusko Jaurlaritzak alokairu sozialeko 108 etxebizitza egingo ditu Eitzan. Gazteei eta adinekoei etxebizitza duinak eta merkeak eskaintzea da helburu nagusia. «Lurra udalarena da eta Eusko Jaurlaritzari utziko diogu», aipatu du. Etxebizitza hauek Eitza auzoaren goialdean egingo dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT