Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Luis Jatok ‘Cuando la verdad se sepa’ liburua aurkeztuko du

Urretxu eta Zumarraga
2019/01/31
Otamotz
Luis Miguel Jatok Cuando la verdad se sepa liburua aurkeztuko du datorren ostegunean, otsailak 7, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Umetatik gustatzen zaio «istorioak asmatzea». Gezurra badirudi ere, ez ditu fikziozko liburuak irakurtzen, historia liburuak eta biografiak baizik. «Garai guztiei buruzko liburuak irakurtzen ditut: Gerra Zibila, Bigarren Mundu Gerra, Alexandro Handia… Egun, Mike Tysonen biografia irakurtzen ari naiz. Rockzaleei buruzko liburuak oso gustuko ditut, bizitza interesgarriak izaten baitituzte». Datorren ostegunean aurkeztuko duen liburua idatzi duen lehenengoa da. Castello-ko Sar Alejandria argitaletxearekin argitaratu du. «Liburua argitaletxe askotara bidali nuen. Lauk erantzun zidaten eta, Sar Alejandriakoen lanak gustuko ditudanez, beraiekin argitaratzea erabaki nuen. Nire helburua ez da dirua irabaztea. Hori dela eta, liburu polita argitaratuko zuen bat aukeratu nuen. Ordaintzeko prest nengoen». Liburua biografia faltsu bat da. «Protagonista Leonardo Jimenez Galeano izeneko gizon bat da. Lehen kapituluetan bere aiton-amonez eta gurasoez hitz egiten dut. Ondoren, bere haurtzaroaren, ametsaren, lanen, desengainuen, bidaien… berri ematen dut. Drogek eta heriotzak ere tokia dute. Ez dut aipatzen non jaio den, baina nondik nora dabilen ikusita, gutxi gorabehera non dagoen jakin daiteke. Protagonista 1959an jaio zen eta liburua 56 urte dituenean bukatzen da». Irakurterraza dela dio. «Entretenigarria da. Orrialde guztietan zerbait gertatzen da. Ez dago betegarririk. Liburua aurkezpen ekitaldian, argitaletxearen webgunean eta Amazonen erosi ahal izango da. Liburu dendetara eramateko asmoa ere badut. Bigarren zatia idazteko asmoa dut, Leonardoren maiteari buruz». Liburua duela sei urte idatzi zuen. «Denbora pasa bezala idatzi nuen. Gurasoei kopia bat eman nien, baina ez nuen argitaratzeko asmorik. Duela sei hilabete kaxoitik atera nuen eta argitaletxeetara bidaltzea erabaki nuen». Ponferradan jaioa Jatok 33 urte ditu. Ponferradan (Leon, Espainia) jaio zen, baina hiru urte daramatza Urretxu-Zumarragan. Lan kontuengatik etorri zen hona. «Lana dagoen bitartean, hemen biziko naiz», esan du. Gustura dago Urretxu-Zumarragan. «Baserri herri bat espero nuen eta hiri zantzua duen toki bat aurkitu nuen:?eraikin altuak, modernoa… Ezustekoa atsegina izan zen. Ponferrada handiagoa da, baina bizimodua antzekoa da. Eguraldia da gustatzen ez zaidana. Iazko negua oso gogorra izan zen. Gehiegitan egin zuen elurra!». Euskaldunak itxi samarrak garela dio. «Kuadrillan mugitzen zarete eta jendea ezagutzea ez da erraza. Baina mundu guztia oso ondo portatu da nirekin. Ez dut inongo kexarik», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT