Navarro tabernak hirugarren saria lortu du entsaladilla txapelketan
Urretxuko Navarro tabernak hirugarren saria lortu du K Pilota entsaladilla txapelketako finalean. Finala gaur eguerdian izan da, Aiako K5 upategian. Txapelketa honetan Gipuzkoako hainbat tabernek parte hartu dute. Finalera, Navarrorekin batera, Arkupe (Lasarte), Manolo (Irun), Kasu (Getaria), La Espiga (Donostia), Aralar (Hernani), Baratze (Eibar), Zabala (Hondarribia), Itsaski (Zarautz) eta Zazpijoku (Bergara) tabernak sailkatu dira. Epaimahaia David de Jorge, Joseba Argiñano, Ramon Roteta eta Marga Gonzalezek osatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide