Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Zumarragan burdinola handi bat eta sutegi batzuk zeuden XVI. mendean»

Urretxu eta Zumarraga
2019/12/19
Otamotz
Antonio Pradak (Zumarraga, 1963) ‘Zumarraga XVI. mendean, Areriako alkatetza nagusiko eskribauen eskutik’ liburua aurkeztuko du etzi, 11:30ean, kultur etxean.
Nolatan erabaki zenuen Historia ikastea? Historia betidanik gustatu zait. Irakurtzen ikasi bezain laister, historiarekin zerikusia zuten liburuak irakurtzen hasi nintzen. Abentura liburuak ziren. Alejandro Handiari buruzkoa, adibidez. Hala, oso txikitan erabaki nuen Historia ikastea. Non egin duzu lan? Zumarragako Udalean bakarrik. Ikasketak 1986an amaitu nituen eta 1987an udaletxean hasi nintzen lanean. Nolakoa da zure egunerako lana? Udalaren espediente guztiak artxibatzen ditut. Bestalde, alkatea eta zinegotziak historiarekin zerikusia duen gai bat lantzen ari badira, laguntza eskatzen didate. Gainera, beste artxibo batzuetan ere Zumarragarekin lotura duten dokumentuak dituzte eta horien edukia eskuratzen dut. Gure eskribauen eskriturak, adibidez, Oñatiko agiritegian daude. Eskribauak egungo notarioak ziren. Liburuak digitalizatu eta niri pasatzen dizkidate. Nik irakurri eta eskritura guztien fitxak egiten ditut. XVI. mendeko eskritura guztien fitxak egin nituen (8.000 baino gehiago) eta lan horri esker mende hartako Zumarragari buruzko gauza asko nekizkiela konturatu nintzen. Hala, alkateari liburu bat argitaratzea proposatu nion. Nolakoa zen Zumarraga XVI. mendean? 900-1.000 biztanleko herri txiki bat zen. Abeltzaintzatik eta nekazaritzatik bizi ziren batez ere, baina dagoeneko burdinola handi bat eta sutegi batzuk zeuden. Baita merkatari eta sastre batzuk ere. Norena zen burdinola hori? Legazpi dorretxeak burdinola eta errota zituen ondoan. Oso burdin ona lortzen zuten. Legazpin burdinola asko zeuden, baina hemengo burdina finagoa zen. Hori dela eta, Zumarragakoa Legazpikoa baino garestiagoa zen.  
«Zumarragako Udala 1.600. urtean sortu zen; ordura arte, Areriako alkatetza nagusiaren pean egon zen»
Beste bitxikeriaren bat aurkitu al duzu? Modarekin lotutako datu asko daude. Zergatik? Eskura ordaintzen baduzu ez duzu eskriturarik egin behar, baina garai hartan salmenta asko mailegu bidez egiten ziren. Arropa erosketarekin lotutako eskritura asko aurkitu ditut. Hainbesteko garrantzia ematen al zitzaion arropari? Hori dirudi. Gizonezkoen artean gergizkoak modan zeuden eta oso garestiak ziren. Txiroek ere gergizkoak nahi zituzten eta erosteko maileguak eskatzen zituzten. Gergizkoak Carlos V.k janzten zituen praka motz haiek dira. Prakak motzak zirenez, galtzerdiak ere behar zituzten. Emakumezkoek, berriz, soinekoak janzten zituzten. Besterik? Formazioarekin lotutako hitzarmen asko aurkitu ditut. Egungo Lanbide Heziketa hitzarmen bidez egiten zen: seme nagusia baserrian gelditzen zen eta gainontzekoek ofizio bat ikasten zuten. Aitak ofizio bat zekien batengana jotzen zuen (igeltseroa, arotza, merkataria, sastrea…) eta semeari ofizioa irakasteko eskatzen zion. Urte batzuetan zehar semeak morroi bezala lan egiten zuen, ofizioa ikastearen eta mantenuaren truke. Langabezian zeudenek ere morroi bezala lan egiten zuten ofizio bat ikastearen eta mantenuaren truke. Liburua idazteko Areriako alkatetza nagusiko eskribauen lanean oinarritu zara. Zer zen Areriako alkatetza nagusia? Zumarragako Udala 1660an sortu zen, Zumarragak guztiz independentea izatea lortu zuenean. Ordura arte Areriako alkatetza nagusiaren pean egon zen. Alkatetza honen pean Lazkao, Ezkio, Gabiria, Olaberria eta Arriaran zeuden. Ormaiztegi gero sartu zen. Alkatetza hau Lazkaoko jaunak kontrolatu zuen urte askotan. Urretxu, berriz, hiribildu independentea zen. Erregeak hala sortu zuen, Lazkaoko jaunaren mendetik ihes egin nahi zuten zumarragar batzuek eskatuta. Legazpi Seguraren menpe egon zen. Lazkaoko jaunaren mendetik ihes egiteko, Segurari laguntza eskatu zion. Segura ere hiribildua zen. Nolakoa zen Urretxurekin harremana? Egungoaren antzekoa. Bertan ekoizten ez zena, ardoa eta olioa adibidez, elkarrekin erosten zuten gutxiago ordaintzeko. Dena den, eztabaidak ere izan zituzten. Zumarragarrek egungo geltokiaren inguruan zubi bat egin zuten eta horren harira istilua izan zuten. Urretxuk bide hori oztopatzen zuen, Bergarara joan nahi zuten guztiak Kalebarreneko zubitik joan zitezen. Izan ere, hala Urretxu zeharkatu beharra zuten. Istiluak istilu, Urretxuren eta Zumarragaren arteko harremana ona zen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT