Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

«Azken zazpi urte hauetan Zumarragako banda nire etxea izan da»

Urretxu eta Zumarraga
2020/03/20
Otamotz
Luis Orduñak (Barañain, 1980) Zumarragako banda utzi behar du Gasteizkoa zuzentzeko. Azken kontzertua hilaren 29an egitekoa zuen, baina atzeratu egin da koronabirusa dela eta. Nolatan musika zalea? Nire gurasoak eta osabak ez dira musikariak, baina nire anaiek eta lehengusuek musika ikasi dute. Barañain oso herria txikia zen eta oso denbora gutxian asko hazi zen. Musika eskola herria hazten hasi zenean sortu zen eta bertatik ia haur guztiak pasa dira. Izan ere, garai hartan ez zegoen egun dagoen eskaintza zabalik. Barañaingo musika eskolak 1.000 ikasle inguru ditu. Ikasle helduak ere baditu. Nire aita, besteak beste. Nire lehen maisua egun bere irakaslea da eta nire anaietako batek ere eskolak ematen dizkio. Ze musika ikasketa egin zenituen zuk? Ikasketak Barañainen hasi nituen eta ondoren Iruñeara joan nintzen gradua egitera. Tuba ikasketak Bartzelonako Esmuc eskola entzutetsuan amaitu nituen. Bartzelonan nengoela, Gasteizko bandan plaza lortu nuen. Handik gutxira Sakanako Haize Berria banda zuzentzeko aukera suertatu zitzaidan. Hala, orkestra zuzendaritza ikastea erabaki nuen. Gasteizen eszedentzia hartu nuen orkestra zuzendaritza ikasteko eta azken zortzi urteak eszedentzian eman ditut. Egun, Eduardo Mokoroa konpositore tolosarrari buruzko doktoregoa egiten ari naiz Complutense unibertsitatean. Tuba jotzen duzu. Zergatik aukeratu zenuen instrumentu hori? San Fermin jaietan ezagutu nuen, 6 urterekin. Txaranga bateko kidea tuba jotzen ikusi nuen eta munduko instrumentu zoragarriena iruditu zitzaidan. Musika eskolara joan nintzenean, arduradunak instrumentuen marrazkiak erakutsi zizkidan. Tuba seinalatu nuenean, barrez lehertu zen. Umeentzako handiegia dela esan zidan eta bonbardinoa jotzea proposatu zidan. Hala, bonbardinoarekin hasi nintzen. 2020-03-20-p006_f01-500x735Nola heldu zinen Zumarragako bandara? Zumarragako bandako concertinoak, Luciak, nirekin ikasten zuen. Zuzendaria behar zutela esan eta aurkeztea erabaki nuen. Zer esango zenuke Zumarragako bandaz? Maila ona du eta musikariek gauza berriak egiteko gogoa dute. Gainera, beste toki batzuetan ez bezala, udalaren erabateko babesa du. Iaz, 150. urteurrenean, oso ekitaldi bereziak egin genituen eta guztiak bandako kideek proposatu zituzten. Gainera, musikarien arteko giroa oso ona da. Zailena gazteei eustea da, unibertsitatera joateko garaia heltzen zaienean herritik ateratzen baitira. Zer diozu jarraitzaileez? Zumarragako bandak oso jarraitzaile fidelak ditu. Heldu nintzenean krisialdi txiki bat pasa genuen, musikariak eta jarraitzaileak Lander Zurdoren lan egiteko modura ohituak baitzeuden eta nik nire estiloa ezarri bainuen. Baina berehala gainditu genuen. Zein izan da zure ekarpena? Nire ustez, bandak anbizio handiagoa du eta modernoagoa da. 150. urteurrenerako munduko banda konpositore onena ekartzea eta beste talde batzuekin lan egitea horren erakusgarri dira. Zumarragan eman dituzun urteak onak izan al dira? Bai, noski. Baina aldaketak onak dira. Ez da komeni zuzendariek urte asko ematea banda berean. Ze alde daude Gasteizko eta Zumarragako banden artean? Gasteizkoak Zumarragakoak baina musikari gutxiago ditu, baina musikari guztiak profesionalak dira eta urtero 100 bat ekitalditan parte hartzen dute. Zumarragako bandako kideentzat mezuren bat? Lanean jarrai dezatela, orain arte bezala. Proiektuak merezi du. Eta udalari eta herritarrei, banda babesten jarrai dezatela eta zuzendari berriari babesa eman diezaiotela. Zuzendari berriak, nik bere garaian egin nuen bezala, bere estiloa ezarri behar du. Zumarraga uzteak pena ematen al dizu? Noski. Azken 7 urte hauetan nire etxea izan da. Bandako kideei albistea ematea zaila egin zitzaidan. Azken kontzertua hunkigarria izango da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT