Osasun sailak koronabirusaren atzoko (ostiraleko) datuak argitaratu ditu. Igoera txiki bat egon da: Zumarragan hamasei kasu daude detektatuta (bezperan baino bat gehiago) eta Urretxun zortzi (bezperan bezala).
Zumarragako ospitalean 18 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta eta bi alta eman dituzte.
Bestalde Osasun sailak eremu bakoitzeko portzentaia argitaratu du. Zumarraga eta Urretxun 100.000 biztanleko 117,9 kasu daude. Toki ia guztietan kasu gehiago daude 100.000 biztanleko. Gasteizko Abetxuko auzoa da kaltetuena: 1.237 kasu 100.000 biztanleko. Kasu gutxien Azpeitian daude: 38,8 koronabirus kasu, 100.000 biztanleko.