Goierri Pilota Eskolako ikasleek etxeak frontoi bihurtu dituzte, gehien maite dutenari ekiteko. Bideo bat zabaldu dute, itxialdian ere "pilotari senak etenik ez" duelako.
Koronabirusak eragindako itxialdira egokitu behar izango du Goierri Pilota Eskolak ere. “Kirol jarduera geratuta dagoen itxialdi garaiotan, Goierri pilota eskolako neska-mutilok etxeak frontoi bihurtu ditugu”. Etxetik ere, gehien maite dutenari ekin diote, etxeak frontoi bihurtuta, “pilotari senak ez baitu etenik” haien esanetan. Bideo honen bidez, “irrifar bat eta besarkada bana” helarazi nahi izan dute. Pilota eskola laguntzen duten merkatariei eta lantoki txikiei ere esker ona agertu diete, “beraiek gabe gure jarduna zailagoa” izango litzateke eta.