Lore eskaintza egin dute eta ondoren bi pieza jo dituzte
Zumarragako Trikitixak 100 urte bete ditu gaur. Koronabirusa dela eta, ez dute mendeurrena nahi eta merezi bezala ospatzeko aukerarik, baina ez dira ospatu gabe gelditu. Gaur arratsaldean Inixio eta Migel Urteaga anaiek, Mikel Alustizak eta Kepa Urteagak lore eskaintza egin dute Zumarragako Trikitixaren omenezko eskulturan. Ondoren, bi pieza jo dituzte. Ekitaldian beraien senitartekoek ere parte hartu dute eta amaieran argazkia atera dute denek elkarrekin. Horra hor Gotzon Aranburuk grabatutako bideoa eta argazki batzuk.