Olentzerorekin egon nahi dutenek txartela jaso behar dute liburutegian, gaur, bihar edo etzi
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2020/12/olentzero-victor-hernandez-1.jpg)
Urtero bezala, Urretxuko udal liburutegiak eskatuta, Olentzero etorriko da herriko haurren eskutitzak jasotzera. Astelehenean, abenduaren 21ean, udaletxeko portaloian izango da. 17:00etatik 19:00etara, hain zuzen ere. Berarekin egon nahi dutenek txartela jaso beharko dute gaur (asteartea), bihar edo etzi: liburutegian, 16:30etik 20:00etara.