Zumarragak 346,20 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 175,72

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak lau positibo atzeman ditu Zumarragan eta bi Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta azken egunetako datuek ondorioak izan dituzte: Zumarraga laranjaz markatutako herrien zerrendara pasa zen atzo eta pixkanaka gorrira gerturatzen ari da. Horiak 300dik beherakoak dira eta laranjak 300 eta 500 artekoak. Zumarragak 346,20 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 175,72. Gorrira heltzearen ondorioetako bat tabernen itxiera eta herriaren konfinamendua da.