Manifestazioa 12:00etan abiatuko da, Areizaga-Kalebarren plazatik
Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen (EAG) aldeko plataformak manifestazioa antolatu du biharko (larunbata). 12:00etan abiatuko da, Areizaga-Kalebarren plazatik. EAG egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzea eskatuko dute. Martxoan Osakidetzak EAG itxi zuen. Udazkenean ireki zuen,baina ez koronabirusa iritsi aurreko baldintzetan.
Dagoeneko ia 7.000 sinadura jaso dituzte EAG egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen alde eta bi herrietako korporazioekin harremanetan daude, Eusko Jaurlaritzarekin izaten ari diren hartu-emanak zertan diren jakiteko.