
Eguzki talde ekologistak Zumarragako helduen parkearen parean Urola ibaira egindako zabor isurketak salatu ditu. Eguzkikoek zaborra ibai ertzetik atera eta ikusgai jarri dute, herritarrak kontzientziatzeko. Hondakin gehienak sasi artean zeuden. Horri esker berreskuratu ahal izan dituzte. Bestela, itsasoan bukatuko zuten. Zapatak, arropa, auto bateko alfonbra, triziklo bat, pizza kaxak eta ardo botilak atera dituzte, besteak beste. Jendeak nahita botatako gauzak dira.