Iñaki Antiguedad, Pedro Arrojo eta Maria Sanchez izango dira hizlariak. Zelai Ariztin egingo dute solasaldia.
Ur hornidura publifikatzea helburu duen Onura Publikoa herri ekimenak hitzaldia antolatu du ostegunerako. 19:00etan izango da, Zelai Arizti aretoan. Iñaki Antiguedad hidrogeologian katedradunak, Pedro Arrojo Nazio Batuen Erakundeko errelatore bereziak eta Maria Sanchez Valladolideko zinegotziak parte hartuko dute. Solasaldia Iraia Oiartzabal kazetariak gidatuko du.