Zumarragak 712,76 kasu ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 556,45
Koronabirusaren inguruko datuak hobetzen ari dira. Asteburu honetan bederatzi kasu atzeman dituzte Zumarragan eta lau Urretxun. Horrenbestez, azken 14 egunetako kasuak jasotzen dituen datuak nabarmen egin du hobera. Ostiraleko txostenean, Zumarragak 845,13 zituen 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 702,88. Gaurko txostenean, Zumarragak 712,76 kasu ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 556,45.
