ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen hamaikagarren kate-begia Jon Mendizabalek osatu du, egungo gizarteari jarritako bertsoekin.
GAURKO GIZARTEA
· Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak
· Egilea: Jon Mendizabal Aranburu
Bada jendea, dena atsegin,Eramangarri ta jatorBeste hainbatek, aldi berean,Gogai dezake edonor.Eta edozein berriketaldiBihur dezakete zigor.Denei mesede egingo diet,Nahiz ta ez dudan ezer zor:Pentsatu arren esaten ez denHori esatera nator.Askok korrikan ta txirrinduan,Berotzen dute hauspoa.Bizio galanta hartua dute,Kezkatzeko modukoa.Denbora markak, arropa markak,Dena maila altukoa.Balentri denak kontatzeariHartzen diete trukoa.Haiek kirola egiten duteNekatu, ingurukoa.Animaliak hartua duteGarrantzi handiko papera.Katuarekin hitz egiteaSoilik baita hasiera.“Etxean maskota edukitzeaUmea baino hobe da”Txakurra jantzi, hamsterra hezi…Noraino goaz heltzera?Animaliak hala tratatuz,Geu animalitzen gera.Denaz irizten duen jendeaEre da oso ohikoa“Egun dagoen antsietateaDa gauza animikoa,Kafea eta alkohol beharra,Aldiz, psikologikoa”Adikzioei buruz etengabeanAritzen den adiktoa.Jendea horrela epaitzea da,Gaixotasun kronikoa.