Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

LABen ustez, industriaren trantsizioa nola ez den egin behar erakutsi du Eusko Jaurlaritzak ArcelorMittal Zumarragan

Zumarraga
2021/09/08
Otamotz

LAB sindikatuak ArcelorMittalek Zumarragan duen lantegiaren erosketari buruzko iritzia azaldu du, prentsa ohar baten bidez. LABen ustez, erosketa horrekin industriaren trantsizioa nola ez den egin behar erakutsi du Eusko Jaurlaritzak.

Sindikatuak erosketaren berriz komunikabideen bidez jakin duela salatu du. “LABek komunikabideen bidez jakin du Eusko Jaurlaritzak ArcelorMittal multinazionalari Zumarragan zuen lantokiko zati handiena erosi diola 7 milioi euroren truke. Adierazgarria da Eusko Jaurlaritzak ez jakinarazi izana bertan lanean dauden langileekin zer gertatuko den”.

Propaganda egitea leporatu dio jaurlaritzari. “Eusko Jaurlaritzak propagandarekin ezkutatu nahi duen industria politika ezaren erakusle argia dela deritzogu eta Euskal Herriko industrian eman behar den eraldaketa nola ez den egin behar erakusten digu”.

Jaurlaritzak lantegia itxi zenean izan zuen jarrera ere kritikatu du. “ArcelorMittalen Zumarragako lantokiaren itxiera Espainiako lan erreformaren aplikazio bortitzaren aitzindarietako bat izan zen. 300 lanpostu zuzen eta zeharkako 200 lanpostu desagertzea ekarri zuen, bidegabeki. Prozesu horretan, Eusko Jaurlaritza lagun izan zuen multinazional indiarrak eta ez zuen inolako konpromisorik hartu itxieraren aurrean. Itxiera gertatu zenean salatu genuen ArcelorMittalek kutsatutako lurrak ez tratatzeko trikimailua zela altzairutegia biltegi moduan erabiltzea, eta denborak arrazoia eman digu: herrigunetik gertu dauden kutsatutako lurrak bere horretan mantendu dira”.

Deskontaminazioa jaurlaritzak ordainduko du azkenean. “Orain, era onartezinean, Eusko Jaurlaritzak 7 milioi euro eman dizkio ArcelorMittali lurren truke, eta multinazionalari dagozkion deskontaminazio lanak guztion artean ordainduko ditugu. Kaleratutako langileek beraiek, euren zergak ordaintzean, ArcelorMittali dagokionaren zati bat ordainduko dute. Lan erreformaren bidez ehundaka lanpostu desagertzearen truke saria eman zaio ArcelorMittali. 2021. urteko lehen 6 hilabeteetan 5.312 milioi euroko irabazi garbia izan duen ArcelorMittal multinazionalari. Inolako konpromisorik eskatu gabe. Lur horietan etorkizunean jarduera berriak egin ahal izatea ongi ikusten dugun arren, ez da onargarria Zumarragako herria eta eskualdean sekulako ondorioak utzi dituen itxiera bidegabearen erantzule den ArcelorMittal horrela saritzea”.

Hala, industria trantsizioa era desegokian egitea leporatu dio jaurlaritzari. “Industriaren trantsizioaren beharraz hitz egiten duten garaiotan, LABentzat egin behar ez den trantsizioaren eredua da Zumarragako ArcelorMittalen gertatu dena: langileak kaleratuak lan erreformaren erabilera perbertsoaz, eta instituzioak, enplegua babestu beharrean, bere gain hartu du enpresa jarduerak ingurumenean eragindako kalteen ardura”.

Zumarragako alkateak ezagutzera eman duen proiektuari dagokionez, LABek zuhurtziaz jaso du. “Ohikoa izaten ari baita horrelako iragarpenak arinkeriaz ematea. Dena den, etorkizunean proiektu berririk ezartzeko aukerarik balego, LABentzat instituzioak ezin dira finantzaketa edo lur sailak eskaintzera mugatu. Inbertsoreei dagokie lan baldintzen, enpleguaren eta ingurumenaren inguruko bermeak eskatzea”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT