Atzo zilarrezko domina irabazi zuen urretxuarrak bizkar igeriketako 200 metroko proban. Europa mailako txapelketa batean urrea irabazten duen lehendabiziko aldia du.

Asteburu honetan Serbian jokatzen ari den Mediterraneoko Kopa txapelketan marka guztiak hausten ari da Nahia Garrido 14 urteko igerilari urretxuarra. Gaur arratsaldean jokatu den bizkar igeriketako 100 metroko proban urrezko domina lortu du Tolosaldea IKT taldeko igerilariak. Europa mailako txapelketa batean lortzen duen lehendabiziko urrea da urretxuarrarentzat. Baina hori ez da dena, atzo txapelketa bereko bizkar igeriketako 200 metroko proban zilarrezko domina bereganatu baitzuen Garridok.