Bulego talde azkoitiarrak kontzertua egingo du, hilaren 21ean, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak salgai daude.
Zumarragako Udalak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatutako Beste bat berritzenmusika zikloaren hurrengo kontzertua Bulego azkoitiar taldeak emango du hilaren 21ean Zelai Arizti aretoan, 20:15ean. Emanaldi horretarako sarrerak zelaiarizti.eus-en eros daitezke oraindik, 10,5 euroan. Otsailaren 18an Ghost Number taldeak joko du ziklo beraren barruan, eta martxoaren 18an Korrontzik.