Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Aitortza egin diete odol emaileei

Urretxu eta Zumarraga

Bi herrietako odol emaileen delegazioak diplomak eta opariak eman dizkiete 25, 40, 50, 60, 70, 80 eta 100 alditan odola eman duten herritarrei. Guztira 18 herritar izan dira omenduak.

2022/01/15
Otamotz

Zumarragako eta Urretxuko odol emaileen delegazioak urteroko aitortza ekitaldia egin du gaur eguerdian Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Ekitaldian, omendutako odol emaileez gain, Urretxuko Jon Albisu eta Zumarragako Arantxa Gonzalez zinegotziak ere izan dira.

Bi ordezkari politikoek odol ematearen ekintza balioan jarri dute, odola ematen duten herritar horien elkartasuna, gizatasuna eta konpromisoa azpimarratuz. Odol emaileen elkartea duela 55 urte martxan jarri zela ere gogoratu dute, eta urte hauetan guztietan hainbat eta hainbat herritarren elkartasun ekintza horrek makina bat bizitza salbatu dituela nabarmendu dute. Urretxun eta Zumarragan 2017an 871 odol emaile zeudela izena emanda ere ekarri dute gogora, eta iaz, 2020an, COVID-a tartean izanda ere, 600dik gora odol emate zenbatu zituztela esan dute.

18 aitortza
Ondoren, banan bana eman dizkiete diplomak, intsigniak eta opariak omendutako odol emaileei:

  • 25 aldiz odola emateagatik: Agurtzane Aramendi Elduayen, Ana Maria Arostegi Goenaga, Alberto Gereta Palacio, Juana Requejo Diaz eta Gorka Rubial Elorza zumarragarrak eta Carmen Cristobal Zabala. urretxuarra.
  • 40 aldiz odola emateagatik: Ascension Beruete Galdeano eta Mª Jesus Etxabe Iraola zumarragarrak
  • 50 aldiz odola emateagatik: Eugenio Esteban Alonso Garcia urretxuarra eta Jose Antonio Taboada Canas zumarragarra.
  • 60 aldiz odola emateagatik: Celia Canduela Liquete eta Maria Victoria Segurola Mazmela urretxuarrak, eta Maria Gema Oria Alustiza zumarragarra.
  • 70 aldiz odola emateagatik: Jesus Maria Misiego Diaz zumarragarra
  • 80 aldiz odola emateagatik: Maria Angeles Zaldua Kerejeta zumarragarra.
  • 100 aldiz odola emateagatik (lehen aldia da Urretxu-Zumarragako odol emaileen delegazioak aitortza hori egiten duena): Jose Miguel Elgarresta Murua eta Juan Isidro Iturbe Lete urretxuarrak, eta Iñaki Imaz zumarragarra.

Odol premia
Ekitaldia amaitzeko, Urretxu-Zumarragako delegazioko ordezkariak hartu du hitza, odol premiaz hitz egiteko. Azken hilabeteetan COVID-ak odol emateak gutxitzea ekarri duela aipatu du, eta birusaren azken aldaeraren kutsatu kopuru handiek horretan eragin zuzena izan dutela gogoratu du, herritar batek, kutsatuz gero 28 egun itxaron beharko dituelako odola eman ahal izateko. Horren ondorioz, odol erreserbak asko gutxitu direla, eta odol emaileak behar direla azpimarratu du. Ildo horretan, dei berezia egin die gazteei.

Odol ateratzeak hileko azken asteartetan izaten dira, 16:15etik 20:15era, Zelai Arizti kultur etxean. Txanda hartzeko 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
3

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
4

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT