Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ingurumena

Zumarragako Udalak Oleta-Samiño-Izazpiko zentral eolikoaren aurkako mozioa onartu du

Zumarraga
2022/06/22
Otamotz

Zumarragako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak Buruzai zentral eolikoaren aurka azaldu dira. PSE-EE, EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin-Zumarragak mozio bat adostu dute eta bertan egitasmoa ez dela onargarria diote. Gainera, kaltetutako gainontzeko udalei zentralaren aurkako lan teknikoa elkarrekin egitea proposatuko die.

Mozioaren irakurketan alderdi bakoitzeko ordezkari banak parte hartu zuen. Mozioan Green Capital Power enpresako Green Capital Development sozietateak Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako hasierako proiektuaren berri ematen da.

Hasierako dokumentu horretan jasotako datuen arabera, Buruzai zentral eolikoak 184 megawatt-eko potentzia izatea aurreikusten da. Lau aerosorgailu instalatu nahi dira. Izazpiko gurutze zaharrean, Pagotxetan, Oletan eta Pagozurietan (Oletako mendebaldean), gutxi gorabehera.

Aerosorgailuek 115 metroko altuera izango lukete eta beraien palek 77,4 metroko luzera. Zentralaren instalazioek, aerosorgailuez gain, sarbideak, lurpeko linearen kableaturako zangak, parke eolikoaren sekzionazio zentroa, transformazioko azpiestazio elektrikoa eta Abadiño-Ormaiztegi goi tentsioko lineara lotura hartzen dituzte.

Zumarragan lau aerosorgailuetako bat instalatzea aurreikusten da, baina parkeko lurren mugimendua Zumarragan da ia erabat. Izazpi, Pagotxeta, Samiño eta Oleta mendietatik igarotzen da eta 176.087 metro kubikoko lur erausketa egitea aurreikusten da.

Enpresak aurkeztutako egitasmoaren arabera, parke eolikora sartzeko bidea Zumarragatik bakarrik igaroko da. San Kristobal auzoko errepidetik eta Oraa Goikoa eta Altxola baserrien ondotik igaroko da.

Zumarragan instalatu nahi duten aerosorgailuak 25,80 metroko diametroa eta 4 metroko sakonera dituen hormigoizko oinarria behar du. Gainera, lurpeko linea eta aireko linearen zati bat Zumarragatik igaroko litzateke. Aireko linea Aizkibel, Leturiondo, Leturierdi, Leturibarrena, Leturigoiena, Olarte eta Kortaberri baserrietatik igaroko litzateke.

Bukatzeko, Buruzai parke eolikoan sortutako potentzia ebakuatzeko, Zumarragan sekzionamendu zentro bat eraikitzea proposatu da. Eraikinak 10×5 metroko zabalera edukiko luke.

Hori guztia dela eta, Zumarragako Udalean ordezkaritza duten lau alderdiek parke eolikoa ez dela onargarria diote. «Proiektu hau ez da onargarria, aerosorgailuak instalatu nahi diren Zumarragako udalerriko mendietan eragin ditzakeen kalte ugariengatik. Ondorioz, udal honek eskura dituen legezko baliabide guztiak erabiliko ditu proiektuaren aurka egiteko».

Gainera, egitasmoaren sustatzaileak espedientean jaso beharko lukeen ingurumen inpaktuaren azterketa gertutik zainduko du.

Bukatzeko, kaltetutako gainontzeko herriei elkarrekin lan egitea proposatuko die. «Buruzai parke eolikoaren proiektuak Azkoitiko, Zumarragako, Urretxuko, Ezkio-Itsasoko eta Azpeitiko udalerri mugakideei eragiten dienez, Zumarragako Udalak udalerri mugakide horietako udalei proiektu honek eragin ditzakeen kalteen aurkako lan tekniko guztia elkarrekin egiteko prest dagoela jakinaraziko die».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT