Larunbatean DJ festa berezia egingo dute Urretxuko Berit tabernan DJ Pelos (Javi Martinez) eta DJ Pikatronik-ek (Juan Pikasarri). 18:00etatik 22:00etara eta gauerditik aurrera arituko dira. Txandaka arituko dira. Bakoitzak ordu erdiko saioak egingo ditu. DJ Pelos-ek pop, rock&roll, euskal rock, hard rock eta punk kantak eskainiko ditu. DJ Pikatronik-ek, berriz, dance, disco, funky eta house musika. Arratsaldeko saioa gauekoa baino lasaiagoa izango da.
Martinezek ekitaldiaren nondik norakoak azaldu ditu. “Pika DJ lanetan aritzen da eta nik ere taberna batean musika jartzeko gogoa nuela esan nion. Berit tabernako Javirekin hitz egin genuen eta baiezkoa eman zigun. Arratsaldean pop eta rock musika jarriko dut eta Pikak dance eta disko musika. Gauekoa gogorragoa izango da. Pikak funky eta house musika jarriko du eta nik hard rocka eta punka”.
Ekitaldiko kartela ikusita, desafioa dela dirudi. Ez da hala, horrela. “Gaur egun entzuten denaren ezberdina izatea nahi dugu, besterik ez. Argazkia Budapest-en atera genuen. Bakoitza bertako futbol talde bateko kamisetarekin ageri da: Ferencvaros eta Honved”.