Iaz Urretxuko Santa Anastasia jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa irabazi zuen
Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa Nerea Murillo Telleria urretxuarrak irabazi du. 22 urte ditu eta Diseinu Industriala ikasi du Arrasaten. Irudi aholkularitza enpresa batean lan egiten du. Iaz, Urretxuko Santa Anastasia jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa irabazi zuen.
Bere lanaren izenburua Guztiok lotzen gaituen haria da eta Santa Isabel eguneko jaitsierako giroa jaso du bertan. “Jaitsiera jaietako ekitaldi esanguratsuena dela uste dut. Guztiok parte hartzen dugu”, esan du.
19 lan aurkeztu dira lehiaketara. Horra hor lan guztiak. Zelai Arizti kultur etxeko sarreran ikusgai jarri dituzte.