
Gaztetxeak 21 urte bete ditu eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Atzo, haurrentzako jolasak, txokolatada eta ikuskizuna egin zituzten.
Gaurko ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Eguerdian karropoteoa egin dute eta ondoren bazkaria. 21:00etan Irungo Zarata taldeak joko du eta ondoren DJ Kizt eta DJ Muri-ren saioak egongo dira.