
Hasi dira geltokietako jaiak. Atzo, ur pistola guda, txokolatada, erraldoi eta buruhandien kalejira, partxis txapelketa, trikipoteoa, bertso afaria eta rap gaua egin zituzten. Ondoren, Sakatu elektrotxarangak auzoko kaleetan jo zuen eta DJ Tintz-ek auzoan bildutakoak dantzan jarri zituen. Eguraldi onak lagunduta, jendetza elkartu zen auzoko kaleetan.
Gaur ere hainbat ekitaldi egongo dira. 12:00etan toka txapelketa hasiko da Domingo de Mendiaraz plazan eta olinpiadak hasiko dira Txindokiko plazan. 13:00etan bi herrietako bandak pasakallea egingo dute. 14:30ean paella dastaketa egongo da Domingo de Mendiaraz plazan eta 16:00etan mus txapelketa jokatuko dute Urola tabernan. Ordu berean bingoan jokatuko dute Domingo de Mendiaraz plazan. 16:30ean olinpiaden bigarren zatia hasiko da. 19:00etan Joseto eta Alayak elektrotxarangak joko du eta 22:45etik aurrera Ezpalak, Iratzar eta DJ Muri-rekin dantza egiteko aukera egongo da. Gainera, egun osoan zehar puzgarriak egongo dira geltokiko plazan eta goizean Txiribiri taldekoek taila erakustaldia egingo dute Domingo de Mendiaraz plazan.
Jaiak bihar bukatuko dira. 10:30ean txistulariek joko dute. 13:30ean patata tortilla lehiaketa hasiko da Domingo de Mendiaraz plazan. Sari banaketa 14:00etan izango da. Bukatzeko, 19:00etatik aurrera Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak auzoa alaituko du.