Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

«Bi mundu batu ditut, nire sustraiei begiratu diedalako»

Urretxu

Beti dabil batetik bestera: Berlinen obra bat aurkeztu berritan, eta disko berria argitaratzear duela, Hermosak bolada bat igaro du Euskal Herrian. Konposatzea eta eskolak ematea maite ditu gehien.

2023/07/26
Andoni Imaz - Berria

Elkarrizketa originala Berriarena da. Hemen irakurrri dezakezu.

Donostiako Elkar estudiotik atera da Gorka Hermosa (Urretxu, Gipuzkoa, 1976), Jon Maiaren disko berria grabatzen bukatu berritan. Makina bat proiektutan dabil konpositore eta akordeoi jotzailea: «Oraintxe, hamaseitan. Nahiko zaila da azaltzen», esan du, erdi barrez. «Gehiago da ibilbide bat. Beti saiatzen naiz nire musika egiten; formatua ez zait hainbeste inporta». Hala, Maiarekin, hirukotean zein orkestra sinfonikoekin aritu izan da azken urteetan. Hori nahikoa ez eta disko berri bat aterako du irailean, bere konposizioez osatua, Paco de Luciaren musikariak izandakoekin.

Lan berriak badu loturarik Jose Luis Montonekin duzun proiektuarekin?

Ez, bi proiektu dira. Montonekin hamabost edo hamasei urte daramatzat, etxekoa balitz bezala da. Iaz atera genuen Flamenco Etxea 2 diskoa, eta kontzertuak berriro martxan jarri genituen. Baina badu lotura bat: azkenean, ni euskalduna naiz eta nire familia Espainiako hegoaldetik etorri zen, hori da nire musikaren historia. Izen askorekin, formatu desberdinetan, baina musika konkretua egiten dut.

Orain hilabete gutxi, Peace Dream konposizio berria aurkeztu zenuen Berlinen, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka oinarri hartuta. Nola sortu zen?

Jo izan dut Berlinen, ekoiztetxe baten bidez, eta pentsatu zuten bakearen aldeko jaialdi bat egitea. Antolatzailea alemaniarra da, baina haren gurasoak errusiarrak; jatorri errusiarreko ukrainar askorekin elkartu ginen han. Azkenean, banderen atzean historia pertsonalak daude, eta horiek dira garrantzitsuenak. Berak istorio bat kontatu nahi zuen, eta kontzertu bat antolatu zuen Brandenburgoko Atean eta Berlingo Filarmonikoan. Eskatu zidan bakearen aldeko zerbait egiteko akordeoilari errusiar batek eta biok. Erantzun nion: «Ondo legoke, baina, behin hasita, zergatik ez errusiar bat, ukrainar bat eta hirurok?». Metafora polita iruditzen zitzaidan Errusiako eta Ukrainako melodia bana hartu, eta partitura berean biziaraztea. Esperientzia ederra izan zen. Musika, gatazken gainetik dago, baina, era berean, balio du mundua toki politago bat egiteko; utopikoa dirudi, baina egia ere bada.

Hain justu, Gernika izeneko obra zure konposiziorik ezagunenetako bat da.

Gatazken erdian egotearen sentsazioa sentitu izan dut, eta uste dut nire musikaren parte handi bat hortik doala. Fragilissimo ere, munduan ezagutarazi ninduen obra, horri buruzkoa da. Nire problema deslokalizatu, eta Ukrainaz eta Errusiaz hitz egin dut orain, baina nire bizitzaz eta denon bizitzaz ari naiz. Bakea aldarrikatzea arriskutsu bihurtzeak asko esan nahi du.

Baduzu kontzertuetarako ohiko zirkuiturik, maiz bisitatzen duzun herrialderik?

Hiru edo lau zirkuitu dira, azkenean: euskal musikarena, Jon Maiarekin; Espainiakoa, beste musikari batzuekin; akordeoiarena, askotan Moskuko eta Pekingo kontserbatorioetan, besteak beste, eskolak eta kontzertuak ematen; eta orkestra sinfonikoekin jotzeak ere beste toki batzuetara eraman nau. Zorte ona izan dut, beti jo dudalako estilo bakoitzeko izar handiekin. Flamenkoa Jerezko festibalean [Espainia] jo nuen lehenengo aldiz, munduko garrantzitsuenean; jazza, Paquito D’Riverarekin. Musikari onekin jota, beti ikasten da.

Flamenkoarekin hasitako bidea oparoa izaten ari da, ezta?

Akordeoiarekin musika klasikoa egitean, berehala konturatu nintzen musika garaikidea egitea zela irtenbidea, baina publikoarekin distantzia handia sentitzen nuen. Musika herrikoia egiten hasi, eta tangoa topatu nuen, akordeoiarekin naturala delako hori egitea; baina, [Astor] Piazzolla lantzen ari nintzela, ikusi nuen norbaitek tango talde bat nahiko balu, Argentinako bat kontratatuko lukeela, ez Euskal Herrikoa. Joan nintzen, ba, euskal musika egitera. Hemen trikitia asko jorratu da, eta ez naizenez trikitilaria, mundu horretan ere ez nuen irtenbide garbirik.

Eta zergatik flamenkoa?

Nik akordeoia jotzen nuen, eta horrek, harmoniaren aldetik, baditu bentaja batzuk. Eta gurasoak Extremadurakoak dira; ez dut esango flamenko asko entzun dudanik txikitan, baina oihartzun handia du, erritmikoki izugarria da, eta, harmonia aldetik, aberatsa. Bizitzak eraman ninduen Jerezen jotzera, puntako flamenkoekin, eta esan nuen: «Akordeoiarekin hau bai ez duela inork egin». Bi mundu horiek batu ditut, baina ez laborategiko zerbait egiten saiatu naizelako, baizik eta nire sustraiei begiratu diedalako.

Iaz, zure izeneko akordeoi lehiaketa bat sortu zuten Txinan. Nola sentiarazten zaitu horrek?

Kamera ezkutu bat zegoela pentsatzen nuen… Izugarria da. Txinako Gobernuak urtero argitaratzen ditu kontserbatorioko ikasleentzako liburu batzuk, eta urte dezentetan egin dizkidate enkarguak. Denek jo dituzte nire konposizioak, nahi eta nahi ez, eta horrek ezagun egin nau. Azken urteetan, Txinako melodietan oinarrituriko konposizioak eskatzen dizkidate, nire ikuspuntua haientzat berezia delako.

Hemendik aurrera, zer?

Beti eduki dudan ilusio bera dut, edo gehiago. Gauzak ondo ateratzeak konfiantza ematen dit, gainera. Orain enkargu asko egiten dizkidate konposatzeko, eta, egia esan, hori gustatzen zait gehien. Konposatzea, eskolak ematea… Oholtza ondo dago, denoi gustatzen zaigu txaloak jasotzea, baina ez daukat lehengo irrika hori kontzertuak emateko, nahiz eta oso ondo pasatzen dudan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT