Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Urretxuko EH Bilduk 2024ko ordenantza fiskalen proposamena aurkeztu du

Urretxu

2024rako hobari sistema berritzailea proposatu dute, herriko merkataritzan, emakumeengan, gazteengan eta egoera zaurgarrian dauden herritarrengan eragina izan dezan

2023/09/28
Otamotz

EH Bildu Urretxuk 18 proposamen “zehatz eta tasatu” aurkeztu ditu kultur etxean egin duen prentsaurrekoan. Bertan, bi printzipio nagusi planteatu dituzte: alde batetik, egoera zaurgarrian dagoen herriko merkataritza laguntzeko, lehen urrats moduan, neurri zehatz fiskalak proposatzea; eta bestetik, zerbitzu publikoak indartzea ezinbestekoa dela, herritarrek, bere errenta mailagatik, sozializaziorako hain garrantzizkoak diren zerbitzuetarako sarbidea murriztua izan ez dezaten.

Jon Altolagirre, EH Bilduko udal taldearen bozeramailea izan da hitza hartzen lehena. “Kanpainan zehar esan genuen bezala, orain arte egin dugunaren haritik, Urretxuko herriaren alde gure proposamena mahaigaineratzen dugu txosten honekin, gainontzeko alderdiei luzatu eta akordioetara iristeko gaitasuna erakutsiz”, esan du. “2024rako hobari sistema berritzailea proposatzen dugu, herriko merkataritzan, emakumeengan, gazteengan eta egoera zaurgarrian dauden herritarrengan, errenta baxueneko eremuak direlako. Bestetik, momentu honetan KPIaren indizea ez da egokiena igoerak modu orokortu batean aplikatzeko: izan ere, kontuan izan behar da energiaren prezioaren igoera neurrigabeak eta hipoteken eta alokairuen igoerak herriko familia, komertzio eta enpresen finantza egoera ahuldu duela. Beraz, igoera orokor moduan, soilik %1,9a proposatzen dugu zerga eta tasetan, zerbitzu publikoen jasangarritasuna eta indartzea defendatuz helburu nagusi gisa”, jarraitu du.

Ondoren, 18 proposamenak aurkeztu dituzte zinegotzi guztien artean:

1. Hiri ondasunaren gaineko zergari, etxebizitzei dagokiona, (IBI) hobari sistema berria aplikatzea proposatu dute, Usurbilgo udaleko sistema eredu bezela hartuaz. Horrela, bizikidetza unitateko pertsona kopurua eta bakoitzaren errenta maila kontuan hartuta, %90eko, %75eko eta %50eko hobariak aplikatzea proposatu dute.

2. Kirol instalazio, igerileku, udal pilotaleku, kiroldegiko instalazio, kultura zerbitzuetako jarduera, tailer eta ikastaro, udaleku, musika eskola eta eskola kirolari dagokienez, hobari sistema progresiboa martxan jartzea proposatu dute; Zumarragarekin erabateko koordinazioan, errentaren araberako hobariekin. Proposamen honen helburua, herritarrak, errenta arrazoiengatik bizitzarentzat eta sozializazioarentzat horren garrantzizkoak diren ekintzak egiteari ez uztea da. 15.400 euroko errenta (Urretxuko emakume batek duen batez besteko errenta) baino txikiagoa duen edonork doako sarrera izango du, halanola RGIa edo AESak jasotzen dituen edonork (Urretxun 150 bat lagun, biztanleriaren %1,65).

3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren harira, ibilgailu historikoek soilik izango dute %100eko hobaria.

4. Motor elektrikoa duten ibilgailuen kasuan, %90era arteko hobaria ezartzea proposatzen dute, egun %75ekoa dena. Bizikidetza unitateko pertsona kopurua eta bakoitzaren errenta maila kontuan hartuta %90eko, %75eko eta %50eko hobari sistema aplikatuko da.

5. Motor hibridoa duten ibilgailuen kasuan, %75era arteko hobaria ezartzea proposatzen dute, egun %60koa dena. Bizikidetza unitateko pertsona kopurua eta bakoitzaren errenta maila kontuan hartuta %75eko, %50eko eta %25eko hobari sistema aplikatuko da.

6. Erabilera komertzialerako erabiltzen diren furgoneta eta antzeko ibilgailuentzat kategori berri bat sortzea proposatu dute, Urretxun erroldatutako aktibitate ekonomikorekin lotura dutenen kasuan. Neurri honekin, “enpresa txiki, autonomo eta merkatariei onura egingo dien neurria” aurkeztu dute.

7. 20 zaldi fiskaletatik gorako turismoei eta 1.000 zentimetro kubikotik gorako motoei %3ko igoera aplikatzea.

8. Jarduerarik ez duten industrien kasuan, zergaren izoztea proposatzen dute.

9. Uraren gaiaren inguruan, hauteskunde kanpainan esan zuten bezala “egoera anomalo bat bizi du Urretxuk, Zumarragarekin batera, ur zerbitzuaren kudeaketa enpresa pribatu baten esku dagoen inguruko herri bakarrenetakoa baita. Beraz, enpresaren irabaziek ezin dute herritarren fakturaren bizkar joan, eta hortaz, igoera orokorra aplikatzea proposatzen dugu, %1,9a” esan dute.

10. Uraren gaiarekin jarraituz, kontsumo arduratsua babestu eta sustatze aldera, etxebizitzan erroldatutako pertsona bakoitzak 9 metro kubiko baino gutxiago kontsumitzen badu, etxebizitza horiei kanona izoztea proposatu dute.

11. Uraren gaiarekin bukatzeko, “Urretxun komertzioak bizi duen egoera zaurgarria kontuan izanik”, dendek saneamendu kanonagatik ordaintzen duten zerga izoztea proposatu dute.

12. Estolderia publikoaren zerbitzuari dagokionez, B motako denden kasuan zerga izoztea proposatu dute.

13. Auzokonposta programan parte hartzen duten herritarrei %90eko hobaria aplikatzea proposatu dute. Bizikidetza unitateko pertsona kopurua eta bakoitzaren errenta maila kontuan hartuta, %90eko, %75eko eta %50eko hobari sistema aplikatuko da.

14. Establezimenduen jarduera, instalazio edota irekiera lizentziari dagokionez, “Urretxun komertzioak bizi duen egoera zaurgarria kontuan izanik”, merkataritza jarduera, zerbitzu eta bestelakoen lehen hiru tarteei (0-750 metro koadro artekoak) tasa izoztea proposatu dute.

15. Finantza entitateen irekieren kasuan (banketxeak, aurrezki kutxak eta antzekoak), tasa %3a igotzea proposatu dute.

16. %75eko hobaria ezartzea alde zaharreko instalazio eta lizentzietarako, inguruan dauden lokal hutsak aktibitate ekonomikoz bete daitezen. (Egun %50ekoa da hobaria).

17. Azkenik, Sarraldeko musika lokalen erabileraren prezio publikoa izoztea proposatzen dute, gazteen enantzipazioa eta kultur sormenerako aukera sustatzeko asmoz.

18. Hilerriko aprobetxamendu eta zerbitzuen harira, hobari sistema ezartzea proposatu dute, diru sarrera eta bizikidetza unitateko pertsona kopuruaren arabera.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT