
Acabe elkarteak, Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan eta Elkarzainduz udal planaren baitan, elikadura nahasmenduei eta osasun mentalari buruzko hitzaldia emango du hilaren 18an. Ekitaldia Zelai Arizti kultur etxean izango da, 18:30ean. Adituek prebentzioaren eta tratamenduen garrantziaz hitz egingo dute aholkuak emango dituzte.