
Urretxuko Udalak bederatzi lagun kontratatuko ditu Mineralogia eta Paleontologia Asterako: museorako atezain bat, udaletxeko atarian egingo den erakusketarako atezain bat, pilotalekurako atezain bat eta haur parkerako sei begirale. Museoko eta udaletxeko atezainek hilaren 30etik azaroaren 5era lan egingo dute eta frontoiko atezainak eta begiraleek azaroaren 3tik 5era. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, udaletxera jo behar da.