
Atzo Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia Asteko azoka eta parkea ireki zituzten. Gaur, larunbata izanik, urteroko moduan, jende asko hurbildu da Urretxura. Azokan jende asko elkartu da eta parkea haurrez eta gurasoz gainezka dago.
Mineralogia eta Paleontologia Astea bihar amaituko da. Urrelur museoan hiru bisita gidatu egingo dituzte: 11:30ean (hizkuntza publikoaren arabera), 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz. Museoko atea (kultur etxea) izango da elkargunea eta nahi duten guztiek har dezakete parte. Gainera, tailerrak izango dira.
Museoko ateak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dira. Udaletxeko portaloian, berriz, Javier Aguadoren eta Nicolas Mesasen mineralak eta fosilak ikusteko aukera dago. Erakusketaren izenburua Gizateriaren iragana, oraina eta etorkizuna fosilen eta mineralen bidez aztertua da. Museoaren ordutegi berean irekiko da.
Ederrena pilotalekuko azokako ateak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dira bihar. Mineralogia eta paleontologia parkea ere ordu horretan irekiko da, Iparragirre plazan.