Ostiralean Luis Mari Perez urretxuarra hil zen, herriaren alde egindako lanagatik, baina batez ere bere jatortasunagatik ezaguna. Lanbidez anbulantzia gidaria izan zen eta iazko udaberrian hartu zuen erretiroa. Gaitzen bat zutenen gidari kuttuna zen eta Nagore eta Asier seme-alabek bere bidea jarraitu dute: biek anbulantzietan lan egiten dute, larrialdietan.
Herrigintzan, Goierri kirol elkartean eta San Martin eguneko festan lan egin zuen, besteak beste. Horretaz gain, Txirrindulari Federazioarentzat gidari lanak egin zituen.