Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateos senar-emazteak oso Realzaleak dira. Partida ia guztietara joaten dira. Baita talde txuri-urdinak etxetik kanpo jokatzen dituenetara ere. Datorren asteazkenean Parisen izango dira, noski.

Realak bere historiako partida berezienetako bat jokatuko du datorren asteazkenean Frantzian, Paris Saint Germain taldearen aurka. Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateos senar-emazte zumarragarrak bertan izango dira. Nola ez! Realeko bazkideak dira eta taldeak Donostian jokatzen dituen partida guztietara joaten dira, baina baita kanpoan jokatzen dituen ia guztietara ere. Lehen Mailako ia zelai guztietan eta Europako garrantzitsuenetako batzuetan egon dira. Baita Bigarren Mailako batzuetan ere. Bigarren Mailara jaitsi zenean ez zioten taldeari bizkarra eman eta orain inoiz baino gehiago gozatzen ari dira.
Vigoko (Galizia) liga partida ikustera joan ziren, han zeudela kopakoa ere Celtaren aurka jokatuko zuela jakin zuten eta egonaldia luzatu zuten, joan zen asteburuan Gironan (Herrialde Katalanak) izan ziren, asteartean Mallorcan (Herrialde Katalanak)…
Mateos Zumarragakoa da eta Ruiz de Egilaz Legazpikoa. 40 urte daramatza Zumarragan, ezkondu zenetik. Ilintxa taldean jokatu zuen, “defentsa gogorra nintzen”, eta Atotxara joaten zen Realaren partidak ikustera. “Kirola beti gustatu zait. Ordiziaren errugbi partidetara joaten nintzen, Realaren bazkidea nintzen… baina erreleboetara lan egiten nuen (asteburuetan ere bai) eta ezin nintzen Donostiara nahi nuen guztietan joan. Amorrua ematen zidan”.
Osasun arazoak izan zituen eta 2017an lanerako ezintasun iraunkorra aitortu zioten. “Tronbosia izan nuenean hiltzeko zorian izan nintzen, mugikortasuna galdu nuen… Osatu nintzenean, bizitzaz gozatzea erabaki nuen. Gustatzen zitzaidana egitea. Kontzertuak, ehiza… ez ditut gustuko eta Realarekin gehiago bidaiatzea erabaki genuen. Lagun asko egin ditugu eta, egun, jendeak deitu egiten digu: etorri behar al zarete? Futbola gustatzen zaigu, baina garrantzitsuena adiskidetasuna da. Familia bat dugu, Realaren inguruan”.
Hiri asko ezagutu dituzte Realaren eskutik. Baita Reala Bigarren Mailan egon zen hiru urteetan ere. “Tarragonan, Sorian, Gijonen… izan ginen. Orduan ezin nuen asko bidaiatu, baina ahal genuen guztietan joaten ginen”, aipatu du Ruiz de Egilazek. “Senarra joan ezin zenean, Musti Taldekoekin joaten nintzen. Vallecasera joan nintzen batean behin baino gehiagotan deitu zidan. Han balego bezala zen!”, gehitu du Mateosek.
Azken urteetan, berriz, Europako hiri asko ezagutzen ari dira. “Ezagutu dugun toki deigarriena Chisinau da, Moldavian: kontraste handiak dituen herrialdea da, gerra ondoan dute, jendea oso jatorra da… Gainera, Reala oso ondo portatu zen gurekin. Jokin Aperribai Realeko lehendakariak beraien autobusean joatea eskaini zigun. Tokirik ez bazegoen, bere belaunetan eseriko nintzela esan zidan. Bestalde, kamisetak lapurtu zizkiguten eta Realak jokalarienak oparitu zizkigun, sinatuta. Zale gutxi joan ginenez, gertutasuna handia izan zen”, dio Ruiz de Egilazek.
Mateosek, horretaz gain, munduko bigarren upategi handiena bisitatu zutela gogoratu du. «Luxuzkoa da eta galeriek 120 kilometro luze dituzte. [Vladimir] Putinek ere ardoa du bertan. Realarengatik ez balitz, ez genituzkeen halako tokiak ezagutuko. Hori bai, bidaia zaila izan zen. Errumaniara joan behar izan ginen lehenengo”.
Bidaia gogoangarrienetako bat Granadara (Espainia) nesken kopako finala ikustera joan zirenekoa da. “Final laurdena eta finalerdia Anoetan jokatu zituzten eta bi partidetan izan ginen. Finala Granadan izan zen. Tentsioa dela eta, negarrez bukatu nuen. Semeak besarkada eman zidan”. Emazteak partida horrekin lotutako pasadizo bat du. “Ines Ugartemendiarekin geunden eta partida osoa Aupa neskak! esaten eman zuen. Aurrean Rayo Vallecano taldeko jokalari batzuk genituen eta Realeko guztiek neska izena al zuten galdetu ziguten”.
Hurrengo urtean mutilak kopako finalera iritsi ziren eta partida guztiak ikusi zituzten, Ceutakoa (Espainia) izan ezik. “Bernabeura ez zuen Musti Taldeko inork joan nahi. Real Madrilek kaleratu egingo gintuela uste zuten. Nik aukerak genituela uste nuen eta joan egin ginen. Inoiz ikusi dudan partida ikusgarrienetakoa da. Usurbilgo mutil batekin itzuli ginen eta zozketa Mirandan ikustea erabaki genuen. Mirandesen lagun talde bateko kideei deitu genien zozketa beraiekin ikusteko eta Realari Mirandesen aurka jokatzea tokatu zitzaion! Joanekoan eta itzulerakoan Mirandan egindako lagunekin bazkaldu genuen”.
Realarengatik, dena alde batera uzten dute. “Buñolen kontrako kopako partidarako ez genuen sarrerarik. Arratsalde batean lagun batek sarrerak lortu zituela esan zigun. Partida hurrengo egunean zen. 05:00etan atera ginen Valentzia aldera”.
Hurrengo bidaia Parisera izango da. “Baikorra naiz. Ez nuen uste Realak Europa eta liga hain ondo uztartuko zituenik. Bost denboraldi daramatzagu seigarren postutik jaitsi gabe. Paris Saint Germain kaleratzea gure esku dago. Realak erakutsi duen maila ematen badu… Milango Inter Txapeldunen Ligako txapeldunorde izan zen iaz eta Realaren aurkako bi partidetan autobusa jarri zuen ate aurrean. Anoetan, denek beldurrez jokatzen dute. Aurten tituluren bat irabazi daitekeela uste dut”, amaitu du Ruiz de Egilazek.

Austriako Graz hirian.

Herbeheretako Eindhoven hirian.

Herbeheretako Eindhoven hirian.

Herbeheretako Eindhoven hirian.

Anoetan, 2021ean irabazitako Koparekin.

Iñaki semea, Joseba Ezkurdia pilotariarekin, Mirandan.

Mirandan.

Becerrileko zaleekin, Donostian.

Mirandeseko zaleekin, Donostian.

Realak Real Madril Kopatik kanporatu zuen egunean, Madrilen.

Realak Real Madril Kopatik kanporatu zuen egunean, Madrilen.

Realak Real Madril Kopatik kanporatu zuen egunean, Madrilen.

El Sur taldeko lagunekin, Sevillan, Betisen aurka jokatu aurretik.

El Sur taldeko lagunekin, Sevillan, Betisen aurka jokatu aurretik.

Becerrilen aurkako Kopako partida.

Becerrilen aurkako Kopako partida.

Becerrilen aurkako Kopako partidan, Palentziako gotzainarekin.

Becerrilen aurkako Kopako partida.

Carlos Martinez Realeko jokalari ohiarekin. Musti Taldeak oroigarri bat oparitu zion Reala utzi zuenean.

Antsoainen egin zuten Realeko lagun taldeen topaketan.

Musti Taldeak 2010ean antolatu zuen Realeko lagun taldeen topaketa.

Mustiren oroimenezko txapelketa.

Realeko eta Urolako taldekide onenei sari banaketa, Musti Taldeak antolatuta.

Realeko eta Urolako taldekide onenei sari banaketa, Musti Taldeak antolatuta.

Realeko nesken taldeak irabazi zuen Kopako finalean, Granadan.

Realeko nesken taldeak irabazi zuen Kopako finalean, Realeko jokalari ohiekin.

Realeko nesken taldeak irabazi zuen Kopako finalean, Granadan.

Realeko nesken taldeak irabazi zuen Kopako finalean, Granadan.

Realeko eta Urolako taldekide onenei sari banaketa, Musti Taldeak antolatuta.

Alberto Gorriz Realeko jokalari ohiarekin, Donostian.

Vallecasen.

Mikel Alonsoren agur partidan, Tolosan, Joseba Llorente jokalari ohiarekin.

Mikel Alonsoren agur partidan, Tolosan, Jose Javier Barkero jokalari ohiarekin.

Mikel Alonsoren agur partidan, Tolosan, Xabi Prieto jokalari ohiarekin.

Mikel Alonsoren agur partidan, Tolosan, Xabi Alonso jokalari ohiarekin.

Imanol Agirretxeren agur festan.

Musti Taldearen oroigarri banaketa Realaren bazkide bezala 25 urte bete dituzten urretxuar eta zumarragarrei.

Musti Taldearen sorrera ekitaldia.

Zaragozaren aurkako partidan, Bigarren Mailan.

Getafen.

Sevillan, El Sur Realaren lagun taldeko lehendakariarekin eta bere bikotearekin.

Elxen.

Elxen.

Anoetan, bi semeekin.

Diego Alvarez Realeko jokalari ohiarekin.

Musti Taldeko kideak, Juan Gomez Realeko jokalari ohiarekin, Zumarragan.

Gironan.

Gironan.

Gironan.

Gironan.

Gironan.

Moldavian, Realako jokalariekin.

Moldavian.

Moldaviako Cricova upategian, munduko handienetako bat.

Moldaviako Cricova upategian, munduko handienetako bat.

Moldaviako Cricova upategian, munduko handienetako bat.

Moldavian.

Moldavian, Jokin Aperribai Realeko lehendakariarekin.

Moldavian, Asier Aranguren ETBko kazetariarekin.

Vigon.

Vigon.

Valladoliden.

Talavera de la Reinan, Cazalegasen aurkako partidan.

Corian.

Logroñon.

Almerian.

Vallecasen.

Bartzelonan.

Valentzian.

Valentzian.

Erroman.

Erroman.

Erroman.