Eli Mendia margolari urretxuarrak akuarela erakusketa ireki du gaur arratsaldean Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketaren izenburua Padurak eta itsas beherak da, baina beste paisaia batzuk ere ikus daitezke. Erakusketa hilaren 24ra arte egongo da zabalik. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era.