
Pello Añorga idazle eta ipuin kontalariak tailer teoriko-praktikoa egingo du hilaren 24an, 17:30ean, Zumarragako kultur etxeko areto nagusian. Parte hartzaileei Din-Dilin-Dan liburua nola erabili erakutsiko die. Elkarrekin praktikatuko dituzte Añorgaren liburuko pieza batzuk. Tailerrak ordu eta erdiko iraupena izango du.
Din-Dilin-Dan haur txikiekin errezitatzeko eta jolasteko liburua da. Bere helburua helduen eta haurren arteko lotura afektiboa indartzea eta ahozko komunikazioa sendotzea da. 0-6 urteko haurren gurasoei eta hezitzaileei zuzendua dago.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek Zumarragako liburutegian eman behar dute izena (943 72 31 56 eta 687 236 933).