Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Goierriko hautagaien hausnarketak hauteskundeetako emaitzez

Urretxu eta Zumarraga

Josu Aztiriak (EH Bildu), Markel Olanok (EAJ), Alex Gonzalezek (PSE-EE), Monica Monteagudok (Sumar) eta Ander Jimenezek (Elkarrekin Podemos) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzei buruzko iritzia plazaratu dute.

2024/04/22
Otamotz

JOSU AZTIRIA. EH BILDU

«Emaitzak historikoak dira, mapa politikoa erabat aldatu dute»

Emaitza «historikoak» lortu ditu EH Bilduk Josu Aztiriaren ustez, «inoiz lortu ditugun onenak», dio. Eremu guztietan egin du gora ezker independentistak, baita orain arte zailagoak zitzaizkion lekuetan ere, «Eibarren edo Zumarragan irabaztea edo Bizkaiko Ezkerraldean egin dugun gorakada izugarria da horren erakusgarri», gehitu du. Eusko Legebiltzarraren osaketari buruz, orain arteko «parlamentu abertzale soberanistena» izango dela dio, eta «ezkerreko politikak» lehenetsiko dituena. Ziklo berri baten hasiera aurreikusten du Aztiriak, «mapa politikoa erabat aldatu da. Orain lau urte EAJrekin aldea 10 eserlekutakoa zen, gaur 0. Alderdi guztiek rol berriaren gaineko irakurketa egoki bat egin beharko dugu».

 

MARKEL OLANO. EAJ

«Ezinbestekoa da belaunaldi berri batek ardura bereganatzea»

2028an Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak egingo direnerako EAJk 50 urte beteko ditu «gure herriaren lidergoari etenik gabe eusten» gogorarazi du Markel Olanok. Ez du zalantzarik egin alderdiak «bidegurutze estrategiko nagusietan» asmatu duela baieztatzekoaren: «Hasi hausturaren aurrean hauteskundeetan parte hartzea hautatzen, edo iraultzaren aurrean Europako ongizate eredua aplikatzen», dio. Mende erdia pasa eta gero «ezinbestekotzat» jo du belaunaldi berri batek alderdiaren ardura bereganatzea. «XXI. mendeko gazte batek erabaki estrategiko nagusia hartu beharko du: gure eredua suntsituko duen iraultza bultzatu edo gure ongizate eredua defendatu eta eraldatu», hausnartu du. ­

 

ALEX GONZALEZ. PSE-EE

«Proiektu ezkertiar ez abertzalea duen lehen indar politikoa gara»

«Oso positibotzat» baloratu ditu PSE-EEren emaitzak Alex Gonzalez urretxuarrak, 10 eserleku izatetik 12rako saltoa ahalbideratu diotenak, nahiz eta, «abstentzio handiak» –Goierrin %37,49– eraginik izan duen. Sozialistek gora egin dute boto kopuruan Goierriko hainbat herritan, «Urretxun eta Zumarragan», adibidez. Eusko Legebiltzarrean «hirugarren indarra gara, baina garrantzitsuagoa dena, proiektu ezkertiar ez abertzale bat aurkeztu duen lehen indarra gara», dio. Gobernu «indartsu eta egonkor» baten alde lan egiteko konpromisoa berretsi du, «elkarbizitzan, akordioan eta elkartasunean» oinarrituta. «Euskadiren berreraikitze sozial eta ekonomikoaren alde lan egingo dugu, pertsonak ardatz hartuta», amaitu du.

 

MONICA MONTEAGUDO. Sumar

«Euskadiko politikek ezkerrera egin dezaten lanean jarraituko dugu»

Igandeko emaitzen gainean «azterketa sakona» egiten ari direla esan du Monica Monteagudok Sumarren izenean. Hauteskundeak «oso polarizatuak izan dira, ia hegemonikoak diren bi aukeren artean, eta esparru hori haustea lortu dugu», dio. Bide batez, «pozik» dago herritarren zati bat «ezker konfederalari botoa emateko balioaz eta erabilgarritasunaz konbentzitu» dutelako. Lanean jarraituko dute «Euskadiko politikek ezkerrera egin eta euskaldunen bizitzak hobetzen» jarrai dezaten. Emaitzek Sumarrek «oraina eta etorkizuna» badituela erakusten dutela dio. Lanean jarraituko dutela adierazi du, «zumeak eraikitzen jarraituko dugu, Euskadiko herri eta hiri guztietan gero eta indartsuago izateko».

 

ANDER JIMENEZ. Elkarrekin Podemos

«Jendeak ezkerraren zatiketa zigortu du hauteskunde hauetan»

Elkarrekin Podemos-Alianza Verde koalizioa izan da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan galtzaile nagusia. Ander Jimenez beasaindarrak dioenez, «emaitzak txarrak dira». Lehen irakurketa bat eginda, jendeak «ezkerraren zatiketa zigortu» duela uste du. Baina gaizki egindakoetatik ere ikasten dela eta «lanean tinko» jarraituko dute, «gure proiektua berreraikiko dugu, berandu baino lehen Euskadik beharrezkoak dituen politika feminista, ekologista eta sozialak aurrera eraman ahal izateko», gaineratu du. Hauteskunde «zailak» izan dira, baina «jendearen konfiantza berreskuratzeko» lanean jarraituko dute, «beharrezko proiektua izaten jarraitzen dugulako».

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hodei Otaegi urretxuarrak bere aitona Lucasen taberna ireki behar du

2025/05/29
Urretxu
2

Martxan da Iñaki Beitia Mendi Martxaren 27. edizioa

2025/06/01
Urretxu eta Zumarraga
3

Rosario tabernaren amaiera ezin hobea

2025/05/31
Zumarraga
4

Legazpiarrek harrera bikaina egin diote Hodei Otaegi urretxuarraren tabernari

2025/05/31
Urretxu
5

"Presoa etxera itzultzen denean dena konpondu dela iruditzen zaigu, baina ez da hala"

2025/05/30
Urretxu eta Zumarraga
6

Gainzuri Eguna ospatu dute Santa Barbaran

2025/05/30
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT