
Petrus Perdei errumaniar jatorriko zumarragarrak Antonino Oraa kaleko Toki Alai taberna ireki du gaur arratsaldean. Pintxoak eta edaria zerbitzatu ditu nahi zuten guztientzat, euskal giro jatorrean: trikitilariek festa girotu dute eta zerbitzariek zapia lepoan dutela lan egin dute. Toki Alai taberna Maritxu Ibargurenek ireki zuen, duela 59 urte. Azken urteetan bere alaba Lurdes Odriozola eta bere biloba Iñigo Etxaniz arduratu dira tabernaz, baina abuztuan itxi egin zuten. Odriozola oso gustura ageri da berriro ireki delako. Argazkian ikus daitekeen moduan, gaurko ekitaldian Lurdesek Toki Alaiko langile berriei lagundu die.