Xabier Ormazabal mendi festa egiten ari dira gaur egun osoan Urretxuko Gernikako Arbola Plazan. Eskalatzeko aukera izan dute haur, gazte zein helduek. Paella jan herrikoia egin dute plazan. Iluntzean, Xabier Ormazabal bekaren irabazlea jakingo da.

Xabier Ormazabal mendizalearen omenezko mendi festa egiten ari dira gaur egun osoan Urretxun, Gernikako Arbola plazan. Eskalada izan da jarduera nagusietako bat, baina gehiago ere izan da.
11:00etatik aurrera, txikienek mendiarekin eta eskaladarekin lotutako hainbat jolas egin dituzte dituzte. Koltxonetetan jauziak, slackline, tirolina, boulderra… Eguerdian eskaladako herri topaketa egin dute eta arratsaldean, eskalada eskolen arteko desafioa. Araotz (Markel Mendieta, Manex Iñurrategi, Haizea Oses eta Garazi Uriarte), Etxauri (Ekaitz Maiz, Gorka Karapeto, Amaia Oñate eta Ilargi Perez), Atxarte (Naia Amezua, Ainize Belar, Peio Ugarte, Peio Izquierdo) eta Kanpezu (Berta Gorospe, Rakel Martinez, Iñigo Arzoz eta Tasio Martin) taldeak aritu dira lehian, Alex Txikonen eta Josean Mulasen aurkezpenek lagunduta. Araotz eskola izan da irabazlea. Proba bukatutakoan, eta luntx txiki baten ondoren, 20:30 aldera, bertan daudenek Xabier Ormazabal bekaren irabazlearen izena ezagutuko dute. Baita parte hartu duten proiektu guztien nondik norakoak ere.
Jarraian, berritasun gisa, Jon Plazaola urretxuarrak bakarrizketa bat eskainiko du.
Bukatzeko, bi dokumental emango dituzte: Anima de Corall, Marc Torralles eta Bru Brusonena, eta Riders of the storm, Nico Favresse eta Sean Villanuevarena.