Egeak 13. bukatu du Zegamako mendi maratoia. Lau orduren azpitik bukatu du
Aritz Egea Zegama-Aizkorri mendi maratoiko lehen euskal herritarra izan da. 13. bukatu du, lau orduren azpitik. Hori zuen helburua eta lortu du. Kilian Jornet kataluinarrak irabazi du proba. Egeak baino 20 minutu gutxiago behar izan du.
