
Realak klubean jarraituko ez duten bigarren taldeko jokalarien berri eman zuen atzo eta horien artean Asier Teijeira aurrelari zumarragarra dago. Teijeirak hamaika denboraldi eman ditu klubean. Azken denboraldia Salamancako Unionistas taldean jokatu du, utzita. Klubak ekitaldi bat antolatu zuen Reala utziko duten bigarren taldeko jokalariei egindako lana eskertzeko. Argazkian, Teijeira (ezkerretik bigarrena) eta beste lau jokalariak, Jokin Aperribai lehendakariarekin, Angel Oiartzun zuzendaritzako kidearekin, Sergio Francisco entrenatzailearekin eta Roberto Olabe kirol zuzendariarekin. Teijeirak ez du erabaki oraindik norekin fitxatu. Eskaintzak jasotzen ari da eta ondoren erabakiko du. Realeak igarotako urteak “oso onak” izan direla dio. “Lagun asko egin ditut eta oroitzapen eta bizipen asko eramango ditut nirekin. 11 urte hauek apartak izan dira, bai arlo pertsonalean eta bai kirol arloan”.