Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Urretxuarrak, San Joan jaietarako prest

Urretxu
2024/06/20
Otamotz

Urretxuarrek San Joan jaiak ospatuko dituzte igandean eta astelehenean. Egunotan, beroketa lanak egiten ari dira. Asteburuan 3×3 saskibaloi txapelketa eta Lurraren Dantzari Txiki eguna egin zituzten eta asteartean gimnasia erritmika taldeak ikuskizuna eskaini zuen. Larunbatean, berriz, San Joan pilota txapelketako finalak jokatuko dira: 10:30etik aurrera, Ederrenan.

Ekitaldi nagusiak igandean eta astelehenean izango dira. Igandean, 18:00etan, bandak kalejira egingo du. Jose Mari Lasa plazatik abiatuko dira eta Gernikako Arbola plazan bukatuko dute, herriari buelta eman ostean. 20:00etan hirurrena egingo dute Santa Barbaran eta ondoren auzoko baserritarrek San Joan arbola jarriko dute. 21:00etan, Lizarriturri txistulari taldekoek kalejira egingo dute. San Joan bezperako ekitaldiekin bukatzeko, 22:30ean sua piztuko dute. Beti bezala, dantzariek, musikariek, bertsolariek eta txalapartariek parte hartuko dute eta iazko San Joan arbolari jarritako lore koroa sutara botako dute. Ondoren, plazan bertan, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti zumarragarrek trikiti saioa eskainiko dute.

Astelehenean urretxuarrak Santa Barbarara igoko dira, San Joan eguneko erromeria ospatzera. Udal ordezkariak 10:00etan abiatuko dira udaletxetik, Lizarriturri txistulari taldekoek eta Lurra dantza taldekoek lagunduta. 10:45ean Zuhaitzaren Soinua txalapartari taldekoek deia egingo dute, Santa Barbaran bertan. 11:00etan meza hasiko da. Beti bezala, loreak bedeinkatuko dituzte. Udalak herritar guztiak loreak eramatera gonbidatu ditu. Lurra taldekoek elizan dantza egingo dute. Eta ondoren, kanpoaldean, agintariei aurreskua dantzatuko diete.

Toka txapelketa ere 11:00etan hasiko da. Tiraldiak 11:00etatik 13:15era eta 16:30etik 18:00etara izango dira. 16 urtetik gorakoek 2 euro ordaindu behar dute eta 16 urtetik beherakoentzat doan izango da. Sari banaketa ekitaldia 19:30ean izango da. Sari asko banatuko dituzte adin ezberdinekoen artean.

Irimora igoera

12:15ean Lurra taldekoek dantza saioa eskainiko dute eta 12:30ean Irimora igoera hasiko da. Parte hartu nahi dutenek herrikrosa.eus webgunean eman dezakete izena. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da. Kros txikian 2007tik 2012ra bitartean jaiotakoek parte hartuko dute eta igoeran gainontzeko guztiek. Irimora igoeran ere sari asko banatuko dituzte, adin ezberdinekoen artean. Sari banaketa ekitaldia 13:00etan izango da.

Ondoren, Santa Barbarako auzotarrek herri kirol desafioa egingo dute. Herri kirol proben artean bertso eskolako bertsolariek abestuko dute. Ondoren, herri bazkaria egingo dute.

Bazkalostean, 16:00etan, haur eta gaztetxoen erromeria hasiko da. Helduena 17:30ean izango da, Erdizka Lauetan taldearekin. Udalak haurrak eta helduak dantza egitera animatu ditu. 20:00etan herritarren ekitaldi kuttunetako bat hasiko da: irrintzi txapelketa. A mailan 8-15 urtekoek parte hartuko dute eta B mailan 16 urtetik gorakoek. Sariak banatu ondoren, herritar guztiak herrigunera jaitsiko dira kantuan eta saltoka. Jaitsiera Lizarriturri taldeko txistulariek, Iratzarri dultzainero taldeak eta trikitilariek girotuko dute. Aierbe ahizpek, Kerejetak eta Oruesagastik joko dute trikitixa.

Astelehenean Santa Barbarara autoan igo ahal izateko baimena eskatu behar da, udaltzaingoaren bulegoan. Bihar da horretarako azken eguna. Kuadrilla bakoitzeko bi baimen emango dira. 

Aurten Pagoeta auzoko errepidea bakarrik erabili ahal izango da Santa Barbarara igotzeko. Nekolaldeko bidea jaisteko erabiliko da. Baimenik ez dutenak Erratzu industrialderaino eta Etxabururaino igo ahal izango dira.

Udalak autobus zerbitzua erabiltzera animatu ditu herritarrak. Aurten Jose Mari Lasa plazan egongo da geltokia. Autobus zerbitzua 10:00etan hasiko da eta 20:30ean amaituko da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT