
Igandean Zumarragako San Kristobal auzoko jaia ospatuko dute. 10:00etan meza egingo dute auzoko baselizan eta 11:00etan herri kirol erakustaldia izango da, Mutriku sokatira taldearen eskutik. Iparraldeko jokoen erakustaldia egingo dute. Ondoren, pintxoak banatuko dituzte, trikitilariek alaituta. Doaneko autobus zerbitzua egongo da. 09:15ean irtengo da, Elizkaletik. Ekitaldiak Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak eta Zumarragako Udalak antolatu dituzte.