
Asteburuan Zumarragako jaietako plater tiroketa jokatu da Oñatiko tiro zelaian, udalak eta Etxaniz arma dendak babestuta. Sailkapen nagusian Valentin Aramendia nagusitu da. Bigarren postuan Aitor Bitarte zegamarra sailkatu da. Herriko onenei dagokienez, onena Gonzalo Gil izan da eta bigarren onena Iñigo Alvarez de Arkaia. Hilaren 20an herriko plater tiroketa egingo dute.