Joseba Azpiazu (eskuinetik lehena) gazte mailako jokalariekin. Ostiralean Joseba Azpiazuren oroimenezko txapelketaren hamargarren edizioan egingo du Urola Eskubaloi Klubak. Ekitaldia Zumarragako Ispilla kiroldegian izango da. Emakumezkoen eta gizonezkoen partidak jokatuko dira. 18:00etan, senior mailako emakumezkoek jokatuko dute. Lurraldeko 1. Mailan jokatzen duten Urola EK Construcciones Antiok eta La Salle Legazpi Eskubaloiak, hain zuzen ere. 20:00etan, senior mailako gizonezkoek jokatuko dute: Lurraldeko 1. Mailako Urola EK Laztimendik, Eibar Eskubaloiaren aurka. Bigarren partida hasi baino lehenago, 19:45ak aldera, Josebaren senitartekoei eta parte hartuko duten klubei oroigarriak emango dizkiete.
