Ostiralean Joseba Azpiazuren oroimenezko txapelketaren hamargarren edizioan egingo du Urola Eskubaloi Klubak. Ekitaldia Zumarragako Ispilla kiroldegian izango da. Emakumezkoen eta gizonezkoen partidak jokatuko dira. 18:00etan, senior mailako emakumezkoek jokatuko dute. Lurraldeko 1. Mailan jokatzen duten Urola EK Construcciones Antiok eta La Salle Legazpi Eskubaloiak, hain zuzen ere. 20:00etan, senior mailako gizonezkoek jokatuko dute: Lurraldeko 1. Mailako Urola EK Laztimendik, Eibar Eskubaloiaren aurka. Bigarren partida hasi baino lehenago, 19:45ak aldera, Josebaren senitartekoei eta parte hartuko duten klubei oroigarriak emango dizkiete.